Urtarrilaren 25 eta 26an Camargo udalaren (Kantabria) XXIV Igeriketa Nazioarteko Txapelketa Nagusira joango gara. Esandako txapelketak 2 saio ditu, larunbataren arratsaldekoa eta igande goizekoa, hain zuzen. Horretara federatu guztiek eta 2000ko mutilek parte har dezakete.
Oso jarduera interesgarria da, txapelketagatik ez ezik, bertan nazioarteko eta estatu mailako igerilariek parte hartzen baitute ere. Hori dela eta, aukera paregabea da gure igerilariak bere ereduko kirolariekin elkartzeko. Jakina da bai entrenatzaileok, bai zuzendaritza batzarrekook bene-benetan parte hartzera animatzen zaituztegula.
Parte hartzea ziurtatze aldera, klubak izen emate eta garraio gastuak ordainduko ditu.
Bidaian izena emateko epea urtarrilaren 10ean, ostiralean, bukatuko da. Beraz, parte hartzean interesaturik egonez gero, mesedez, bidali ahalik eta azkarren zuen datuak, izen emate orria betez.
Izen emate epea behin itxita, korreo elektronikoaren bidez bidaia planaren berri emango dizuegu.
Los días 25-26 de enero acudiremos al XXIV Gran Premio Internacional de Natación Ayuntamiento de Camargo (Cantabria). Dicho premio consta de dos jornadas que se dividen en sábado tarde y domingo mañana. A él pueden acudir todos los federados y chicos del año 2000.
