Klubaren jarduera ederra 2026ko Arabako Neguko Alebinen Eskolarteko Txapelketan

Joan den urtarrilaren 24an, goizez eta arratsaldez, Mendizorrotzako igerilekuetan Arabako Eskolarteko Neguko Alebin Txapelketa izan zen. Egutegiaren hitzordu garrantzitsua izanik, gure igerilariek oso jarduera nabaria egin zuten.

Mikel Arrue, Uxue Alba eta Miren Najeraren gidaritzapean, taldeak maila lehiakorra erakutsi zuen. Jardunaldian zehar 100 proba igeri egin ziren, zeinetatik 83 marka pertsonal onena izan ziren, hau da, marken % 83ko jaitsiera ikusi genuen, entrenamenduetan egindako lan onaren eta taldearen aurrerapenaren isla baita.

Gure emaitzarik onenak:

  • Igeri egindako 100 probatatik erregistro personaletan 83 hobekuntza
  • Euskal Herriko udako Txapelketarako 17 gutxieneko marka
  • Banatutako 20 saritatik 10 banakako eskuratuta
Read More

Klubaren emaitza ona AIE Ligako 4. jardunaldian, Mendizorrotzan.

Joan den larunbatean, urtarrilaren 17an, arratsaldez, gure igerilariek AIE Ligako 4. jardunaldian parte hartu zuten, Mendizorrotzan. Oso lehiaketa berezia zen, neguko zikloan igerileku motzeko (25 m) azken hitzordua izan baita, eta, horrez gain, hurrengo helburuak lortzeko funtsezko prestaketa-proba ere bazen: Arabako Txapelketak, autonomikoak eta estatukoak.

Klubeko talde federatuetako entrenatzaileak, Beñat Agirrebaltzategik (Junior eta Absolutuen taldeko arduradunak) eta Marta Redondok eta Mikel Arruek (ingantilen mailako bi taldeetako arduradunek), taldearen errendimendu orokorraren oso balantze positiboa egiten dute.

  • % 75tik gorako marka pertsonal onen
  • 69 gutxieneko marka autonomiko
Read More

Vitoria-Gasteiz hiria II. Trofeoa – XXXVIII. Javier Alberdi Memoriala

Asturias, Aragoi, Errioxa, Madril eta Euskal Herriko klubak trofeoaren protagonistak

Antolaketa- eta kirol-arrakasta izan genuen Vitoria-Gasteiz Hiria II. Trofeoa – XXXVIII. Javier Alberdi Memorialean; izan ere, bost autonomia erkidegotako klubak hartu zuten parte (Asturias, Aragoi, Errioxa, Madril eta Euskal Autonomia Erkidegoa) eta lehian ari diren domina nazional ugari bildu zituen, igeriketa-ikuskizun handia eta kategoria guztietan maila handiko markak eskainiz.

Taldekako azken sailkapena oso lehiatua egon zen eta GSD Gredos San Diego izan zen garaile, 497 punturekin. Getxo IBKE izan zen bigarren 442 punturekin eta RGC Covadongak osatu zuen podiuma 427 punturekin. Jarraian, CN Las Norias (425), CN Santa Olaya (415), EM El Olivar (385), CD Bidasoa XXI (328,5) eta Judizmendi IK. Azken honek zortzigarren postuan 275,5 puntu lortu zituen, jo eta ke maila handiko taldeen aurka lehiatuz.

Read More

Judizmendi Ik-k ohiko Errege Trofeoa egin du Mendizorrotzan 2026an

Joan den urtarrilaren 3an, Mendizorrotzako igerilekuetan, Judizmendi IK-ren Errege Trofeoaren edizio berri bat egin zen, klubaren egutegian gehien maite eta espero zen hitzorduetako bat. Hantxe adin eta maila guztietako igerilariak bildu ziren, jai eta familia giroan.

Jardunaldia irakaskuntza-eskolako azken kaleko haurren parte-hartzearekin hasi zen, eta bertaratutako ikusleen gozamenerako, denboraldian zehar eskuratutako trebetasunak erakutsi zituzten.

Horrez gain, lehiaketan bertan, guztira honako hauek hartu zuten parte: eskolarteko 72 igerilarik; infantilen, junior eta absolutuen kategorietako 65 federatu; eta, gainera, beste hogei parte-hartzaile inguruk —federatutako igerilari masterrek, ur irekien taldeko kideek, igerilari ohiek eta senitartekoek. Horrek guztiakErrege Trofeoaren izaera integratzailea eta klub izaera islatzen du.

Read More

AIEligako 3. jardunaldia 2025-2026 – Federatuak

Judizmendi Igeriketa Klubak biziki hartu zuen parte 2025eko abenduaren 20an
Mendizorrotzako igerilekuan, infantil, junior eta absolutuen kategoriekin. Txapelketa horrek,
Koparen ondoren junior eta absolutuen mailako taldeentzat proba gisa balio izan zenak,
lehiakortasun-maila oso positiboa erakutsi zuen, eta igerilarien marka pertsonalen aurrerapen ederrak ikustarazi zituen.

Read More

Judizmendi Igeriketa Klubak Harrobi diploma jaso du

Judizmendi Igeriketa Klubak Harrobi diploma jaso du ofizialki, klubaren erabilera, kudeaketa eta euskararekiko konpromisoa ziurtatzen dituen bereizgarria.

Harrobi euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko lanean ari diren elkarteak aztertzen dituen programa da. Prozesuan zehar, ebaluatzaile aditu batek ikuspegi objektiboa eta eratzeko aldea eskaintzen du, erakundeari hizkuntza horren erabileran aurrera egiten laguntze aldera. Horrela, antolakuntzan euskararen egungo egoera aitortzeaz gain, etengabeko hobekuntza ere bultzatzen da.

Diploma hori lortzeko urratsak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren webgunean kontsulta daitezke.

Harrobi diploma ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeei ematen zaie, euskararen sustapenean egiten duten ahalegina eta dedikazioa azpimarratuz. Aintzatespen hori ekitaldi publiko batean eman zen, 2025eko abenduaren 16an, zeinek egindako lana nabarmendu eta ildo horretan lan egiten jarraitzera animatzen zuen ekitaldi horretan. Judizmendi Igeriketa Klubaz gain, Arabatxo Gimnastika Klubak eta Arabako Euskal Pilota Federazioak ere diploma jaso zuten. Diploma emate horren albistea HEMEN ikus daiteke.

Alea Aldizkariak hiru entitateei eta euskararekiko konpromisoari buruzko erreportajea argitaratu zuen. Erreportaje hori haren webguneko estekan irakur daiteke.

Judizmendi Igeriketa Klubarentzat, Harrobi diploma jasotzea harrotasuna eta konpromiso berritua da euskara barneratzen jarraitzeko, kirol zein gizarte jardueretan, baita nortasuna indartuz eta kirol arloan hizkuntzaren normalizazioan lagunduz ere.

Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie kide eta laguntzaile guztiei euskararen presentzia areagotzeko bidean emandako laguntzagatik, eta, aldi berean, beste erakunde batzuk ere animatu nahi ditu euskal kultura eta hizkuntza indartzen dituen ekimenarekin bat egitera.

Judizmendi Igeriketa Klubaren eskola – azken plazak

Plaza libreak, 2-6 bitarteko ikaskuntza-mailetan
6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Ordutegiak: 17.50 eta 18.50
Non: Olabide Ikastolako igerilekua
(Maila-proba egingo da)

Interesa izatekotan, jarri gurekin harremanetan, zure seme-alabaren adina, maila eta egunak adieraziz.
eskola@cnjudizmendi.com

2025eko Espainiako Udako Txapelketa

Judizmendiko IK-ren junior taldearen arrakasta 2025eko Espainiako Udako Txapelketan. Uxue Ortiz de Pinedok lehen postua lortu du 200 bular proban

Judizmendi Igeriketa Klubeko junior taldeak Espainiako 2024-2025 Udako Junior Txapelketan parte hartu du, Castellón, uztailaren 24tik 27ra. Klubeko lau igerilarik, Beñat Agirrebaltzategi entrenatzailearekin batera, Judizmendi IK ordezkatu dute estatuko hitzordu honetan, eta banakako bederatzi probatan lehiatu dira. Hona hemen emaitzak:

  • Espainiako Txapeldun titulua Uxue Ortiz de Pinedorentzat 200 bular proban
  • Lau final, bi Uxue Ortiz de Pinedorentzat (100B-200B) eta bi Sergio López de Ocárizentzat (50B-100B)
  • Arabako 15 urteko marka onena 50 tximeleta proban, Sergio López de Ocárizen
Read More