Igeriketa eskolako izen-ematea: 2027ko urtarrila – martxoa

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan (urtarriletik martxora) igeriketa eskolan jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36 2095 3150 26 1090212548). Hau da kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

  • Kimuak: 2 egun astean: 164 €
  • Kimuak: astean behin: 119 €
  • Loinak: 2 egun astean: 170 €
  • Loinak: astean behin: 125 €
  • Matroigeriketa, txikiak 2-3 urte eta txikiak 4 urte: 109 €

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: 2026ko azaroaren 20tik abenduaren 3ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi Igeriketa Klubeko bulegora (astegunetan, 17:30etik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi eskola@cnjudizmendi.eus helbidera.

Gogoratu! Lehenengo hiruhilekoaren amaiera, 2026ko abenduaren 22an eta bigarren hiruhilekoaren hasiera, 2027eko urtarrilaren 7an

Zirkularrak: