Judizmendi IK-ko master taldeak bere lehia-maila handia erakutsi zuen berriro V. SDC Echavacoiz Masterra 2026 – I. María Alcaiza memorialean, joan den maiatzaren 9an Etxabakoitzen (Iruñea). Klubeko zortzi ordezkariek, bi neskak eta 6 mutilek, ekitaldi garrantzitsua sinatu zuten, ohorezko postu ugari eta banakako garaipen pilo bat lorturik. Horrez gain, gizonezkoen erreleboan bigarren postu bikainan eskuratu zuten.


