Pasa den asteburuan Mendizorrotzako K.K. igerilekuan junior eta absolutu mailako neguko Arabako txapelketa zirraragarria izan da. Proba hau neguko denboraldi goiztiar honen azken txanpa prestatzeko da. Ondoren, txapelketa autonomikoa izango da, txapelketa nazionalarekin amaituko baita.

Urte olinpikoa denez, lehiaketa absolutu guztiak aurreratu egin dira aurreko denboraldiekin alderatuta.
Denboraldiko lehen tarte honetan honako kopuru hauek izan ziren Arabako igeriketa junior eta absolutur maila igeriketa kirol-hitzordu handienean parte hartu ondoren lortutakoak:
- Igerilari gehien izan zituen kluba izan ginen (52 igerilari, 34 mutil eta 18 neska)
- 16 sari kategoria bakoitzeko, 27 posibletik
- 98 banakako gutxieneko autonomiko eta 2 Espainako gutxieneko








