lau igerilari deitu ditu euskal selekzioak, zortzi final eta espainiako txapelketarako sei gutxieneko, oso emaitza onak euskadiko txapelketarik ospetsuenean
Joan den abenduaren 29an beste denboraldi batez gabonetako nazioarteko txapelketara joan ginen, emaitza onak ekarri dizkigun urte honi amaiera emateko. Oraingoan Ordizian ospatu zen, igerileku motzean.
Klubeko hamazazpi igerilarik Nazioarteko Txapelketa honetarako izen emate zaila gainditu zuten, horietako lauk Euskal Selekzioaren barruan – Beñat Agirrebaltzategi, Pablo Espejo, Xabier Nanclares eta Uxue Ortiz de Pinedo– eta beste hamahiruk.

Eta hitzordu horretan lortutako emaitzarik aipagarrienak hauexek izan ziren:
• Goizeko kanporaketen ondoren zortzi final igeri egin zituzten: Gure Abad (1), Beñat Agirrebaltzategi (2), Uxue Alba (1), Pablo Espejo (1), Xabier Nanclares (2), Uxue Ortiz de Pinedo (2)• Estatuko txapelketarako sei gutxieneko: Gure Abad (50B-100B), Pablo Espejo (50B), Sergio López de Ocáriz (50B), Uxue Ortiz de Pinedo (50B-100B).
Txapelketan nazioarteko hainbat igerilari ikusi ahal izan genituen, horien artean hauexek nabarmenenak: Juan Francisco Segura bizkar estiloko madrildarra eta Castellongo Nacho Campos, italiar eta holandar igerilari talde batekin batera, baita Nados Castellon klubean aritzen diren argentinar batzuekin ere.
Gure igerilaririk nabarmenena Beñat Agirrebaltzategi izan zen finaletan lortutako bi podiumengatik: 2. postua 100 tximeleta(56.39) eta 3. postua 50 tximeleta (25.31).
Jarraian, merituengatik, Uxue Ortiz de Pinedo dago, bosgarren bi postuekin 50B (34.36) eta 100B (1.14.08) finaletan, biak Espainiako gutxieneko markak eta Gure Abad laugarren postuarekin 50B (34.34) eta Espainiarako bere bi gutxienekoekin, 50B eta 100B (1.15.23).
Finalak honako hauek osatu zituzten: Pablo Espejo seigarren 50B proban (29.94), kanporaketetan Espainiarako gutxienekoarekin (29,41); Xabier Nanclares seigarrena 100B proban (1.04.69) eta Uxue Alba seigarrena 100 bizkar proban (1.06.01).
Espedizio judizmenditarraren gainerako igerilariak hauexek izan ziren: Aitor Díaz de Cerio, Laida Díaz de Cerio, Iciar González, Peio Juaristi, Sergio López de Ocáriz, Aritz Marimón, Oier Marimón, Adrián Martínez, Xabier Meneses eta Urko Zugazaga.
