Judizmendi IK-ko master taldeak bere lehia-maila handia erakutsi zuen berriro V. SDC Echavacoiz Masterra 2026 – I. María Alcaiza memorialean, joan den maiatzaren 9an Etxabakoitzen (Iruñea). Klubeko zortzi ordezkariek, bi neskak eta 6 mutilek, ekitaldi garrantzitsua sinatu zuten, ohorezko postu ugari eta banakako garaipen pilo bat lorturik. Horrez gain, gizonezkoen erreleboan bigarren postu bikainan eskuratu zuten.

Banakako kategorian, gure ordezkari guztiek lehen postuak lortu zituzten igeri egindako probetan: Patxi Izagak (65+) 200 libretan eta Iñigo Ariztik (60+) 400 libreetan; Vitorino Aldasorok (55+) garaipen bikoitza lortu zuen 50 eta 100 bularrean, Marta Ariztik (50+) 200 brazan eta Ainhoa Garagalzak (50+) 400ean.
Hauexek ere nabarmendu ziren: Iñaki Galdos (50+), 50 tximeleta eta 100 libreetan garaile; Iñaki Lopez (40+), 50 bular eta 100 estiloetan lehena; eta Koldo Azpiazu (35+), 200 bular eta 100 libreetan garaile.
Jardunaldia osatzeko gizonezkoen 4×50 (+160) erreleboko bigarren postu bikaina lortu zuten Iñaki Lópezek, Iñaki Galdósek, Iñigo Ariztik eta Koldo Azpiazuk.
Arrakasta berri bat Judizmendi IK-ko master taldearentzat, klubaren izena igeriketa masterraren maila gorenean uzten jarraitzen baitu.
