Joan den larunbatean, apirilak 6, Judizmendi Igeriketa Klubak Udaberriko Trofeoan parte hartu zuen Mendizorrotza KZren instalazioetan. Senior, 20 urtez azpiko, Junior eta Haur mailako kirolariak izan ziren bertan, Beñat Agirrebaltzategi eta Marta Redondo entrenatzaileekin batera.

Eta lehiaketaren datu aipagarrienen laburpen moduan honako emaitza hauek izan ziren:
- Parte-hartzaile gehien izan zituen Arabako kluba: 45 kirolari, 17 neska eta 28 mutil
- 21 garaipen, lehiatutako 35 probetan
- Euskadiko txapelketarako 83 gutxieneko
- Espainiako txapelketarako 2 gutxieneko eta Sergio López de Ocárizen 16 urteko Euskadiko markarik onen bat
Hilabete lehiatu gabe egon ondoren, gure igerilariek progresio ederra erakutsi zuten, egindako proben bi herenetan bere markak hobetzea lortuz: 105 hobekuntza 149 parte-hartzetan. Datu honek entrenamenduetan egiten ari den lan ona eta, oro har, taldearen jarrera positiboa islatzen du.
Banakako emaitzei dagokienez, guztira 21 garaipen lortu ziren, honako hauek sinatuta:
Jon Ayastuy (400Ei), Oier Fernández de Retana (200 tximeleta), Unai García (200Ei), Sergio López de Ocáriz (50 bizkar, 1500L, 50L eta 100Ei), Juan Manrique (800L), Oier Marimón (100 L, 200 bizkar), Adrián Martínez (100 eta 200B), Eider Aguirre (200 bizkar), Laida Díaz de Cerio (100L eta 100 bizkar), Maienne Martínez de San Vicente (50B), Uxue Ortiz de Pinedo (50 eta 200 tximeleta), Maddi Sanz (100B, 100Ei), Naroa Sanz (100 tximeleta).
Goi-mailako txapelketetarako gutxienekoen atalean, Euskadiko txapelketarako 83 gutxieneko eskuratu ziren: 34 haur kategorian, 29 junior, 2 20 urtez azpiko kategorian eta 18 absolutu.
Gainera, Sergio Lopez de Ocarizek 50 bizkar eta 50 libre probetan junior kategoriako Espainiako Txapelketarako gutxienekoak lortu zituen. Hori lortzetik honako hauek ere oso gertu geratu ziren: Maddi Sanz 50 bular proban, Sergio bera 1500 libre proban eta Eider Aguirre 200 bizkar proban hurbildu zena.
Txapelketako unerik nabarmenetako bat 16 urteko Euskadiko Markarik Onena izan zen, Sergio Lopez de Ocarizek 100 estiloetan lortutakoa, 58.84 denbora ikaragarri eginik. Izan ere, Sergio 50 libre proban, Arabako marka onena lortzetik 4 ehunenera geratu zen.
Klubetik kirolari guztiak zoriondu nahi ditugu lortutako emaitzengatik eta konpromisoagatik, udako denboraldirako ilusioz betetzen gaituztelako!!
