CN Logroño 2025 VI. Trofeoa

Joan den larunbatean, apirilaren 12an, Judizmendi Igeriketa Klubak CN

Logroño 2025 VI. Trofeoan hartu zuen parte, Errioxako hiriburuko Adarraga igerilekuetan. Hitzorduan izan ziren haur mailako gure igerilariak.

Guztira, 26 kirolari lehiatu ziren, 12 neska eta 14 mutil, Marta Redondo entrenatzailea lagun.

Hauek izan ziren gure lorpenak hitzorduan:

  • 14 final estiloko: 4 tximeletan, 1 bizkarrean, 6 bularrean eta 3 librean
  • 5 ohorezko postu kategoriako eta estiloko: Eider Aguirre, Maddi López de Luzuriaga, Maddi Sanz, Urtzi Puertas eta Galder Uriarte
  • 34 gutxieneko udako EHko txapelketerako
  • 2 gutxieneko udako Espainako txapelketarako: Eider Aguirre (200L) y Maddi Sanz (200B)

Jardunaldia bi saiotan banatu zen, goizez eta arratsaldez. Goizean estilo bereko 50 eta 100 metro igeri egin behar zituzten arratsalderako sailkatzeko eta estilo horretako 200 metroko finalean lehiatzeko. Goizeko lehen probak erritmoan sartzea kostatu bazen ere — ziurrenik goizegi esnatzeagatik —, arratsaldean errendimendua nabarmen hobetu zen.

26 parte-hartzaileetatik 14k finaletarako sailkapena lortu zuten, eta final horietatik 5etan
podiumera iritsi ziren.

Finaletan sartu zirenekoari dagokionez, klubak ordezkari asko izan zituen:

  • Tximeleta: Cielo Martínez, Martín Fernández, Ander Molinuevo eta Galder Uriarte
  • Bizkar: Maddi López de Luzuriaga
  • Bular: Izaro Abecia, Nahia Andrés, Maddi Sanz, Unai García, Gonzalo Hernández y Urtzi Puertas
  • Libre: Malen Abaitua, Eider Aguirre eta Uxue Guzmán

Banakako progesioa dela eta, 12 igerilarik bere marka personalak hobetzea lortu zuten bi probetan, eta bost igerilari gauza bera egin zuten proba bakarrean. Gainera, hori lortu ez zutenak bere aurreko erregistroetatik oso hurbil geratu ziren.

Horrez gain, Eider Aguirrek infantilen udako Euskal Herriko txapelketarako 27 gutxieneko eta Espainarako 2 gutxieneko eskuratu zituen200 libre proban, 50 eta 100 metroko probetan oso hurbil egonik; eta berdin egin zuen Maddi Sanzek, 200 bular proban , 50 eta 100 metroko probetan mozteko denboratik oso gertu geratuta. Urtzi Puertasek ere 200 bularretan, bere espezialitatea den proban, infantil mailako Espainiako txapelketerako 2 ehuneko alde eskasetan geratu zen.

Klubean positiboki baloratzen dugu parte-hartze hori, bai lortutako emaitzengatik, bai igerilariek erakutsitako jarrerarengatik!!