5 URREZ DOMIN ETA ESPAINIAKO 3 ERREKOR
Apirileko lehen aste buruan, Ander Romaratek Espainiako Igeriketa Egokituko Txapelketan parte hartu zuen, Madrilen ospatua. Berriz ere, gazte Eibartarrak, denboraldi honetan ikasketak eta igeriketa aldi berean aurrera eramanez gurekin entrenatuz, ikuskizun aparta eskeini zigun. Bere abilezi paregabeak erakutsi zizkigun bost frogatan urrea irabaziz eta Espainiako errekorra horietako hirutan gaindituz.
Hemen uzten dizuegu ikuskizunaren kronika, bere Urbat-eko kideek idatzia:
“Bere partaidetza larunbat goizean hasi zuen 50 eta 200 bizkarrean igeri eginez S8 mailan. 50 bizkarrean, 34″2 ko denbora egin zuen eta urrea irabazi. 200 bizkarrean, 2’35″4 an geratu zuen kronoa. Denbora bikain honekin, urrea irabazteaz gain, Espainiako errekor berria ezarri zuen. Arratsaldean 200 bularrean aritu zen SB7 mailan. Proba honetan ere urrea eraman zuen eta beste Espainiako errekor bat apurtu 3’20″9 ko denborarekin.
Igande goizekoa izan zen Anderren azken jardunaldia. 50 bularrean aritu zen SB7 mailan eta 100 bizkarrean S8 mailan. Bezperan egin bezala erakustaldia eskeini zuen gure txapeldunak. 50 bularreko proba 41″3 eko denboran bukatu zuen laugarren urrea bereganatuz etahirugarren Espainiko errekorra txikituz. Azken proban, 100 bizkarrean 1’13″3 ko denbora egin zuen, bere denbora onenetik gertu. Marka honekin Romaratek bostgarrena urrea ekarri zuen Madriletik.
Aparta Ander Romarateren txapelketa, igeriketa egokituan punta-puntan dagoela argi utzi zuen beste behin.”
Emaitzak
Zorionak Txapeldun!
5 MEDALLAS Y 3 RÉCORDS DE ESPAÑA
El primer fin de semana de abril, Ander Romarate tomaba parte en el Campeonato de España de natación adaptada por selecciones, celebrado en Madrid. Una vez más, el joven eibarrés, que durante esta temporada compagina estudios y natación entrenando con nosotros, deleitó con un gran espectáculo, demostrando su gran habilidad ganando el oro en cinco pruebas y rompiendo el récord de España en tres de ellas.
Aquí os dejamos la crónica de la hazaña, escrita por sus compañeros del Urbat:
“El sábado por la mañana comenzó con su participación en las pruebas de 50 y 200 espalda (S8). En el 50 espalda, ganó el oro con un tiempo de 34.2.
En el 200 espalda, paró el crono en 2.35.4, una gran marca con el que, además del oro, estableció el nuevo récord de España. Ya por la tarde participó en el 200 braza (SB7). En esta prueba también se llevó el oro y rompió otro récord con 3.20.9.
El domingo mañana era la última jornada para Ander. El 50 braza (SB7) y el 100 espalda (S8) eran sus pruebas. Nuestro campeón ofreció una exhibición al igual que había hecho en la víspera. En el 50 braza, acreditando un 41.3 terminó ganando su cuarto oro de España y consiguió su tercer record. En la prueba final, 100 espalda, con 1.13.3, acercándose a su mejor marca, Romarate lograba traer el quinto de oro de Madrid.
La actuación excepcional de Ander, demuestra una vez más, que se encuentra en lo más alto del deporte adaptado.”
Resultados
¡Felicidades Campeón!