Maiatzaren 24an eta 25ean Judizmendi Igeriketa Kluba Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izandako Gipuzkoa Open Sarian egon zen. Lehiaketara hainbat infantil, junior eta absolutu mailetako igerilari joan ziren, trofeoan parte hartzeko beharreko marka baizutenak.

Hauek izan ziren gure ordezkarien emaitza nabarmenak:
- 35 banakako final, 8 emakumezko eta 27 gizonezko, horien artean 22 A final eta 13 B final izan ziren
- 24 domina banakako probetan, 7 urre, 11 zilar eta 8 brontzetan banatuta.
- Klubeko 6 igerilarik bere kategoriako Espainiako txapelketara joateko gutxienekoa lortu zuten 11 alditan ere
- Arabako 2 markarik onen eta 16 urteko Euskadiko markarik onena Sergio López de Ocárizek eginda, 50 bular (30.06) eta 100 bular (1:06.22)











