Beñat Agirrebaltzategi Euskal Selekzioak deituta Lisboa’2023 nazioarteko meetingerako

B finala 50 tximeleta proban eta zilarrezko domina gizonezko 4×100 libre probako erreleboan

Urtarrilaren erdialdean Beñat Agirrebaltzategik jaso zuen Lisboako Nazioarteko Meetingean parte hartuko zuen berri pozgarria Euskal Selekzioko kide izateko hautatua izan ondoren.

Eta azkenean hitzordua iritsi zen eta Beñatek igeriketan gozatu ahal izan zuen europar eta munduko dominadunekin batera, besteak beste, Italiako selekzioarekin eta nazioarteko mailako igerilari frantziar eta portugaldar batzuekin.

Errelebo-proban Italiako selekzio boteretsu osoari aurre egin behar izan zion, erreleboen munduko errekorra 4×100 libre proba baitzuen. Merezimenduzko bigarren postuan geratu zen eta banakako proban 50 tximeleta probako B finalean lehiatu ahal izan zen, 25.62ko marka ona eginez.

Hauxe da Beñaten parte hartzearen laburpena:

  • 4×100 LIBRE: Zilarrezko domina
  • 50 TXIMELETA: 4. postua B finalean
  • 4×100 ESTILO: 5.a postua
  • 50 LIBRE: 23. postua
  • 100 LIBRE: 25. postua

Zorionak, Beñat, Euskal Selekzioarekin parte hartzeko aukera hori zure maila onaren ondorioa da!!

AIE liga federatuaren 4. jardunaldia

Arratsaldean gure igerilari junior eta absolutuek baita infantil batzuek ere eskolartekoei lekukoa hartu zieten AIE Liga Federatuaren 4. jardunaldian parte hartzeko.

Asteburu honetarako zenbait Euskal selekziok deitutako igerilarien falta eta datorren otsailaren 18an Txapelketa Autonomikoan parte hartuko duten infantilen taldearen falta nabaritu zen.

Hala eta guztiz ere, guztira 26 gutxieneko autonomiko lortu ziren, kategoriaka banatuta (16 absolutu, 9 junior eta udako infantil bat). Guztira 25 postu bildu ziren lehiatutako probetako lehenengo hiru posturen barruan.

Read More

2023ko Camargoko udalaren nazioarteko saria

Zortzi igerilari lehenengo hiru postuen artean kategoriako
banakako probetan

Errendimendu ona Kantabriako herri horretan otsailaren 4an eta 5ean izen zen Camargoko Udalaren Nazioarteko Garaikur erakargarrian.

Hogeita sei igerilari joan ziren lehiatzera eta hantxe aukera izan zuten Espainako zenbait dominadun oso gertutik ikusteko, besteak veste, Jaime Morote eta Martin Melconian bular igerilariak, Naiara Pineda eta Maria Ramos nazioarteko bular igerilari gazteak, Juan Francisco Segura nazioarteko absolutua eta Jimena Perez olinpikoa.

Zortzi igerilarik lehenengo hiru sailkatuen artean iristea lortu dute, kategorien araberako hamabi banakako probatan:

  • Uxue Alba, 1.a 200 bizkar eta 3.a 100 bizkar senior
  • Javier Albizu, 1.a 50 bizkar eta 3.a 100 bizkar senior
  • Aritz Marimón, 2.a junior
  • Maddalen Echevarria, 3.a 100 tximeleta junior
  • Laida Díaz de Cerio, 2.a 100 bular infantil
  • Maddi Baztan, 3.a 200 estilo infantil
  • Beñat Abaitua, 2.a 100 estilo eta 3.a bular infantil
  • Oier Puente, 3.a 200 estilo infantil
Read More

2022-2023ko Neguko Arabako alebin eta infantilen txapelketa

Euskal Herriko 57 gutxieneko, Espainiako 3 gutxieneko eta urteko 26 saridun

Beste larunbat zirraragarri bat bizi izan genuen klub osoarekin, lehiaketaz betea, urtarrilaren 21ean Mendizorrotza kirol guneko igerilekuan.

Alebin eta infantil kategorietan eta goiz eta arratsaldez neguko Arabako Txapelketan parte hartu zuen.

Kategoria hauetan parte-hartzaile gehien izan zituen Arabako kluba izan ginen: 24 alebin eta 32 infantil.

Txapelketak gutxieneko marka ugari bildu zituenzan zuen: 57 Euskadiko gutxieneko, 11 giltza gutxieneko, 5 absolutu, 34 infantil eta 7 alebin, eta 40 garaikur posibleen artean jaiotze urteko 26 garaikur.

Read More

2022-2023ko AIE liga federatuaren 3. jardunaldia

Joan den urtarrilaren 21ean eta Arabako alebin eta, infantil txapelketako goizeko jardunaldia amaitu zenean, igerilari junior eta absolutuak igerilekura joan ziren AIE ligako 3. Jardunaldian lehiatzera.

Guztira 21 gutxieneko autonomiko egin ziren, kategorien arabera banatuta: 14 absolutu eta 7 junior.

Markei dagokienez, nabarmentzekoa da Aritz Marimonek 50 tximeletan egindako Espainiako bi junior gutxieneko, neguko eta udako Estatuko txapelketetarako bide ematen diotenak.

Read More

2022-2023ko AIEko eskola-ligako 4. jardunaldia

Joan den urtarrilaren 21ean, Arabako alebin eta infantil mailako txapelketaren arratsaldeko jardunaldiaren aurretik, eskolarteko AIE ligako 4. jardunaldia izan zen Mendizorrotza igerilekuan.

Gure parte-hartzea 63 igerilarirekin -37 aurrealebin, 24 benjamin eta 2 prebenjamin- lurraldeko taldeko ugariena izan zen.

Aipatzekoa da prebenjamin mailako debuta denboraldi honetan: bi igerilari ekarri genituen maila ilusionagarri honetara.

Read More

XXXV. Javier Alberdi Memoriala

Miralbueno El Olivar Estadioaren garaipena Javier Alberdiren Oroimenezko XXXV. Memorialean

Javier Alberdi Memorialaren hogeita hamabosgarren edizioak arrakasta izan zuen antolaketan eta kirolean. Bertan, igeriketa giro onaz eta marka maila onaz gozatu ahal izan zen.

Hainbat kategoriatan (alebin, infantil, junior eta absolutua) Estatu mailako dominadun ikusi ahal izan genituen lehian.

Bi talde aritu dira azken garaipena lortzeko lehian: E.M. Olivar Memorialeko lehen sailkatua eta R.G.C. Covadonga asturiarra bigarren sailkatua. Haien atzetik, hirugarren posturako beste lehia bat, azkenean Judizmendi IK-ko anfitrioiek lortu dutena, CN Helios talde aragoiarrarekin azken txanpara arte lehia gogorra izan ondoren. Horien atzetik, bosgarren sailkatua, Anaitasuna S.D.R.C. nafarra, 19-20ko edizioko txapelduna eta seigarren postuarekin CN Santurtzi talde bizkaitarrak sailkapena itxi du.

TALDEKAKO SAILKAPENA

  1. E.M. OLIVAR 453 puntu
  2. R.G.C. COVADONGA 418 puntu
  3. CN JUDIZMENDI 399 puntu
  4. CN HELIOS 391 puntu
  5. ANAITASUNA SDCR 370 puntu
  6. CN SANTURTZI 301 puntu
Read More

2023ko Errege Trofeoa

Aurten ere, Errege Magoek ez zuten huts egin Judizmendi IK-ean

Urtarrilaren 5ean, Errege egunaren bezperan, Estadioko harmailak Judizmendi IKren senide eta lagunez bete ziren klubaren oraina eta etorkizuna ikusteko Errege Trofeoaren Gabonetako festa handian.

Eta adinaren arabera, lehiaketa klubeko maila guztietara iritsi zen.

Eskolako azken kaleko gure etorkizuneko igerilarien erakustaldiarekin hasi ginen. Ilusioz eta urduritasunez abiatu ziren igerilekura 25 metro igeri egitera. Ondoren, gure aurrebenjaminek 50 libre proba egin zuten.

Erakustaldia amaitu ondoren, kronometroak piztu ziren 100 estilo edo 200 estilo proban parte hartu zuten ia ehun eskolartekori lekukoa emateko, adinaren arabera.

Gure 54 federatuak 200 estilo probako trofeoak lortzeko lehiatu ziren, eta, azkenik, 100 estilo proba motzari txanda eman zioten master kategoriakoentzat eta festan parte hartzera etorritako igerilari ohientzat.

Read More

2022ko 40. Gabonetako Nazioarteko Txapelketa

Euskal Selekzioarekin deitutako bi igerilari, hamaika final, Espainiako txapelketarako bederatzi gutxieneko marka eta Arabako errekor absolutu bat, txapelketaren azken balantzea

Joan den abenduaren 29an eta euskal igeriketan urtea ixteko ohitura den bezala, Gabonetako Nazioarteko Txapelketa ospetsua izan zen. Aurten, urte bikoiti guztietan bezala, Donostian egitea tokatzen zen, igerileku luzean, Paco Yoldi instalazioetan.

Klubeko hamasei igerilarik hartu zuten parte Torneoan, Euskal Selekzioaren izenean, Beñat Agirrebaltzategik eta Pablo Espejok.

Eta hitzordu horretan lortutako emaitzarik aipagarrienak hauexek izan ziren:

  • Arabako Errekor Absolutua 50 metroko proban, Beñat Agirrebaltzategiren eskutik, 25.24ko markarekin, bere marka hautsiz.
  • Goizeko kanporaketa serieen ondoren igeri egindako 11 finalak: Beñat Agirrebaltzategi (2), Mikel Arrue (1), Pablo Espejo (2), Unax García de Albéniz (1), Maider Meléndez (1), Xabier Nanclares (2), Uxue Ortiz de Pinedo (1)
  • Estatuko 9 gutxieneko marka: Beñat Agirrebaltzategi (1), Pablo Espejo (4), Unax García de Albéniz (1), Aritz Marimón (1), Uxue Ortiz de Pinedo (2).
Read More

2022ko Espainiako txapelketa absolutua 25 metroko igerilekuan Sabadellen

Arabako lau errekor absolutu, Euskadiko markarik onen bat, Arabako markarir onen, emaitza nabarmenenak

Klubeko hamabi igerilari Sabadellera joan ziren Espainiako Txapelketa absolutuan parte hartzera 25 metroko igerilekuan, horietatik 10 gutxieneko marka indibidualarekin eta beste bi erreleboetan parte hartzera. Hori klubaren historiako parte-hartze handienetako bat da kategoria absolutuko Estatuko txapelketa. ZORIONAK, TALDE!!!

Eta hitzordu horretan lortutako emaitzarik aipagarrienak hauexek izan ziren:

• Honako igerilari hauek hautsitako banakako errekor absolutuak: Beñat Agirrebaltzategik 50 tximeleta proban (24.46 marka) eta Uxue Navarrok 200 tximeleta proban (2.19.82 marka). Azken marka hori 15 urteko Arabako markarik onena da.
Pablo Espejok 50 bular proban Euskadiko 17 urteko markarik onena egin zuen 29.55eko denbora eginik
Arabako errekor absolutuak gizonezkoen 4×50 estilo erreleboetan (1.43.66 Mikel Arrue, Xabier Nanclares, Beñat Agirrebaltzategi, Ander Jiménez) eta ezarri berri diren 4×50 estilo mistoetan (1.50.86 Uxue Alba, Xabier Nanclares, Beñat Agirrebaltzategi, Naia Anton)

Read More