Igeriketa eskolako izen-ematea: 2026ko Apirila – Ekaina

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan (apiriletik ekainera) igeriketa eskolan jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36.2095.3150.2610.9021.2548). Hau da kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

  • Kimuak eta loinak: 2 egun astean: 156 €
  • Kimuak eta loinak: astean behin: 113 €
  • Matroigeriketa eta txikiak 4 urte: 104 €

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: 2026ko otsailaren 18etik martxoaren 4era, biak barne. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi Igeriketa Klubera (astegunetan, 17:30etik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi eskola@cnjudizmendi.eus helbidera.

Gogoratu! Bigarren hiruhilekoaren amaiera, 2026ko martxoaren 24an, asteartea, eta hirugarren hiruhilekoaren hasiera, 2026ko martxoaren 25an, asteazkena.

Zirkularrak: