Joan den larunbatean, maiatzak 24, Euskadiko Eskolarteko Jokoak izan ziren Mendizorrotzako igerilekuan, alebin kategoriarentzako kirol egutegiko hitzordu garrantzitsua. Judizmendi Igeriketa Klubak ordezkaritza zabala izan zuen: 25 igerilari aukeratu zituzten Araban lurraldeko taldean aritzeko.
Gure zenbakiak:

- Aukeratutako arabarren erdia baino gehiago: 40 kirolaritatik 25
- Igeri egindako 46 probetatik, erregistro personala egin zituzten 35 probatan
- Zortzi domina
- Espainiako txapelketarako 2 gutxieneko eta Euskadi txapelketararako 17 gutxieneko











