Arabako hiru errekor absolutu, Arabako markari onen bat, banakako 2 final eta 3 final errelebotan, emaitza aipagarrienak
Klubeko bederatzi igerilari Madrilera joan ziren Espainiako Txapelketa absolutuan parte hartzera (p25), horietatik 7 banakako gutxienekoarekin eta beste bi erreleboetan parte hartzeko. Kopuru handia estatuko absolutuen txapelketa izanda, non Espainia mailako igerilari onenak biltzen baitira. ZORIONAK, TALDE!!
Eta hitzordu horretan lortutako emaitzarik aipagarrienak honako hauek izan ziren:
• Bost final: Uxue Ortiz de Pinedoren banakako bi, 200B (10. postua) eta 100B (15. postua), eta errelebo hirurak. Azken horietan sorpresa izan zen emakumezko 4x100Ei estatuko top10 barruan sartzekoa zena, eta, gainera, emakumezko 4×50 Ei (15. postua) eta 4×50 Ei mistoa (16. postua).
• Arabako banakako errekor absolutua, Uxue Ortiz de Pinedok eginda, 200B proban 2.32.51, zein Arabako 17 urteko markarik onena ere bada.
• Arabako bi errekor absolutuak emakumezko 4x100Ei erreleboan (4.18.30), Uxue Albak, Uxue Ortiz de Pinedok, Gure Abadek eta Naroa Sanzek osatutako taldearena; eta 4x50Ei mistoa (1.49.63), Uxue Alba, Pablo Espejo, Beñat Agirrebaltzategi eta Naroa Sanz taldekide.
Read More