Gipuzkoa Open Saria 2025

Maiatzaren 24an eta 25ean Judizmendi Igeriketa Kluba Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izandako Gipuzkoa Open Sarian egon zen. Lehiaketara hainbat infantil, junior eta absolutu mailetako igerilari joan ziren, trofeoan parte hartzeko beharreko marka baizutenak.

Hauek izan ziren gure ordezkarien emaitza nabarmenak:

  • 35 banakako final, 8 emakumezko eta 27 gizonezko, horien artean 22 A final eta 13 B final izan ziren
  • 24 domina banakako probetan, 7 urre, 11 zilar eta 8 brontzetan banatuta.
  • Klubeko 6 igerilarik bere kategoriako Espainiako txapelketara joateko gutxienekoa lortu zuten 11 alditan ere
  • Arabako 2 markarik onen eta 16 urteko Euskadiko markarik onena Sergio López de Ocárizek eginda, 50 bular (30.06) eta 100 bular (1:06.22)
Read More

2025 Euskadiko Eskolarteko Jokoak

Joan den larunbatean, maiatzak 24, Euskadiko Eskolarteko Jokoak izan ziren Mendizorrotzako igerilekuan, alebin kategoriarentzako kirol egutegiko hitzordu garrantzitsua. Judizmendi Igeriketa Klubak ordezkaritza zabala izan zuen: 25 igerilari aukeratu zituzten Araban lurraldeko taldean aritzeko.
Gure zenbakiak:

  • Aukeratutako arabarren erdia baino gehiago: 40 kirolaritatik 25
  • Igeri egindako 46 probetatik, erregistro personala egin zituzten 35 probatan
  • Zortzi domina
  • Espainiako txapelketarako 2 gutxieneko eta Euskadi txapelketararako 17 gutxieneko
Read More

2024-2025 AFA/DFA Eskola-ligaren 7. jardunaldia

Maiatzaren 17an, larunbatez, AFA/DFA Eskola-ligaren 7. jardunaldia izan zen Laudioko La Granja kiroldegian. Judizmendi Igeriketa Klubeko benjamin, alebin aurreko eta alebin mailako bertaratu ziren, Mikel Arrue, Irati Gerbolés eta Uxue Albak osatutako talde teknikoak lagunduta.

Oro har, parte hartu zuten kategoria guztientzat lehiaketa ona izan zen, eta, horri esker, eskolako lehiaketa-ingurune horretan esperientzia metatzen jarraitzeko aukera izan genuen.

Read More

2025ko Arabako Igerilari Osoan/San Prudentzio Saria

Joan den maiatzaren 10ean, Judizmendi Igeriketa Klubak Mendizorrotza kirol-zentroan egin zen Arabako Igerilari Osoa/San Prudentzio Saria lehiaketan parte hartu zuen. Ekitaldian alebin, infantil, junior, 20 urtez azpiko eta maila absolutuko igerilariak bertaratu ziren, Oscar Abad, Mikel Arrue eta Marta Redondok osatutako talde teknikoarekin batera.

Gure igerilarien parte-hartzeak eta emaitzek nabarmentzeko zenbaki on batzuk eman dituzte:

  • 148 gutxieneko autonomiko, alebin, infantil, junior, 20 urtez azpiko eta absolutuen artean
  • Kategoriako 13 saridun, banatutako 20etatik
  • Espainiako txapelketako 10 banakako gutxieneko eta errelebo bat
  • Arabako 2 markarik onen eta Euskadiko 16 urteko markarik onena, 50 bular eta 100 bular probetan, Sergio López de Ocárizek egindakoak
  • Arabako 2 errekor absolutu, 1 en 100B a cargo de Sergio López de Ocáriz eta beste bat 4×50 libreko errelebo mistoanBeñat Agirrebaltzategi, Ander Jiménez, Naroa Sanz eta Maddi Sanzek osatuta.
Read More

Nautiques de Tarbes XXXII. Trofeoa

Espainarako 14 gutxieneko, 42 final eta 28 domina

Tarbesen (Frantzia) izandako txapelketan, maiatzaren 3 eta 4an, Judizmendi Igeriketa Klubak 41 igerilariren partaidetza izan du, infantil, junior eta absolutu kategorietan banatuta.

Egin dugun azterketa positiboa izan da, bai parte-hartzeari bai emaitzei dagokienez, zeinetatik hainbat lorpen nabarmendu behar baitira:

  • 42 final, 41 parte-hartzaileetatik 26 igerilari sartu ziren kategorien araberako finaletara
  • 28 domina, 12 emakumezkoenak eta 16 gizonezkoenak
  • Espainarako 14 gutxieneko, 8 igerilarik eginda
  • 50 tximeleta proban Meeting-aren errekor absolutu bat (24.84) eta 50 libre proban Arabako errekor absolutu bat (23.94), Beñat Agirrebaltzategiren eskutik; eta Arabako 16 urteko markarik onena 200 bular proban (2: 24.73), Sergio López de Ocárizen eskutik
Read More

AFA Eskolarteko ligako 6. Jardunaldia

Joan den apirilaren 12an gure eskolareteko igerilariek Aste Santuko oporren aurreko AFAko eskolarteko ligako 6. jardunaldian parte hartu zuten.

Kirolari benjaminek banakako 50B eta 100 estilotan igeri egin zuten, baita 4×50 estilo libre mistoan ere; alebinen aurrekoak, berriz, 200L edo 400L eta 4×50 estiloetan neurtu ziren; eta azkenik, emakumezkoen alebinak 50 eta 800L estiloetan, eta gizonezkoenak 100 edo 200 tximeleta eta 50L estiloetan egin zuten, eta elkarrekin 4X100EI mistoan, non 9 gutxieneko lortu zituzten udako Euskadiko alebin txapelketarako.

Lurraldean parte-hartzaile gehien izan zituen taldea izan ginen: 80 igerilari, 32 alebin, 12 alebin aurreko eta 34 benjamin.

Read More

CN Logroño 2025 VI. Trofeoa

Joan den larunbatean, apirilaren 12an, Judizmendi Igeriketa Klubak CN

Logroño 2025 VI. Trofeoan hartu zuen parte, Errioxako hiriburuko Adarraga igerilekuetan. Hitzorduan izan ziren haur mailako gure igerilariak.

Guztira, 26 kirolari lehiatu ziren, 12 neska eta 14 mutil, Marta Redondo entrenatzailea lagun.

Hauek izan ziren gure lorpenak hitzorduan:

  • 14 final estiloko: 4 tximeletan, 1 bizkarrean, 6 bularrean eta 3 librean
  • 5 ohorezko postu kategoriako eta estiloko: Eider Aguirre, Maddi López de Luzuriaga, Maddi Sanz, Urtzi Puertas eta Galder Uriarte
  • 34 gutxieneko udako EHko txapelketerako
  • 2 gutxieneko udako Espainako txapelketarako: Eider Aguirre (200L) y Maddi Sanz (200B)
Read More

2025eko Udaberriko Trofeoa

Joan den larunbatean, apirilak 6, Judizmendi Igeriketa Klubak Udaberriko Trofeoan parte hartu zuen Mendizorrotza KZren instalazioetan. Senior, 20 urtez azpiko, Junior eta Haur mailako kirolariak izan ziren bertan, Beñat Agirrebaltzategi eta Marta Redondo entrenatzaileekin batera.

Eta lehiaketaren datu aipagarrienen laburpen moduan honako emaitza hauek izan ziren:

  • Parte-hartzaile gehien izan zituen Arabako kluba: 45 kirolari, 17 neska eta 28 mutil
  • 21 garaipen, lehiatutako 35 probetan
  • Euskadiko txapelketarako 83 gutxieneko
  • Espainiako txapelketarako 2 gutxieneko eta Sergio López de Ocárizen 16 urteko Euskadiko markarik onen bat
Read More

Arrakasta FEDDI Espainiako Txapelketan: gure igerilarientzat 5 domina eta Munduko txapelketara joateko gutxieneko

Adimen-urritasuna duten Judizmendi Igeriketa Klubeko igerilarien taldeak distira egin du Kanaria Handiko Las Palmasen izandako FEDDI Espainiako Igeriketa Txapelketan, Apdema erakundea ordezkatuz eta John Mulveyren zuzendaritza teknikoarekin.

Espedizioak emaitza bikaina egin du: 5 domina eta Bangkoken (Thailandia) abuztuan egingo den Munduko Txapelketarako gutxieneko bat lortu du.

Read More