Martxoaren 11n eta 12an, goiz eta arratsaldez, Iruñera joan ginen junior eta absolutu mailako Euskal Herriko neguko txapelketan parte hartzera.
Igerilari gehien izan genituen taldea izan ginen, CDN Bidasoa XXI talde irabazlearekin batera, 29 igerilari hain zuzen. Gure kasuan 16 gizonezko eta 13 emakumezko eraman genituen.

Lehian zeuden 6 kategorietatik 5etan podiumera igotzea lortu genuen, gizonezkoen talde absolutuak lortutako titulua nabarmenduz.
SAILKAPEN ABSOLUTUA:
- GIZONEZKOAK: 1. sailkatuak
- EMAKUMEZKOAK: 3 sailkatu
- BATERATUA: 2. talde sailkatua
JUNIOR MAILAKO SAILKAPENA:
- GIZONEZKOAK: 2. sailkatuak
- EMAKUMEZKOAK: 4 sailkatu
- BATERATUA: 2. talde sailkatua
Eta dominen banaketan pilo bat ekarri genuen: 39 domina -34 banakako domina (16 absolutu eta 18 junior) eta 5 errelebutan-; gainera, Espainarako 31 gutxieneko lortu genituen (29 banakako eta 2 errelebo batuketa eginda) eta Arabako 7 errekor absolutu (4 banakako eta 3 errelebo-errekorrak).
Read More






