2026ko neguko Euskal Herriko Junior eta Absolutu Txapelketa

CN Judizmendi IK 3 aldiz igo da podiumera taldekako sailkapenetan eta 34 domina eskuratu ditu

Otsailaren 21ean eta 22an, Euskal Herriko Junior eta Absolutu Txapelketa, neguko denboraldiko txapelketa autonomiko garrantzitsuena eta kluben trebetasunaren benetako adierazle izan ziren IruñekoAmaya CDaren instalazioetan.
Judizmendi IK-k, laugarren taldeak parte-hartzaile kopuruari dagokionez, bere sendotasuna erakutsi zuen, sailkapen absolutu bateratuan postu bera ere mantenduz eta junior mailan taldekako 3. postu bikaina lortuz, erreferente autonomikoetako bat bezala sendotuz.

Kopuruetan, harro egoteko moduko txapelketa:

  • 3 podium taldeka: gizonezkoen 2. postu absolutua, gizonezkoen 3. postu juniorra eta hirugarren postu bateratua juniorretan 
  • 34 domina (16 absolutu eta 18 junior)
  •  Arabako errekor absolutua gizonezkoen 4×100 librean 
  • Arabako 16 urteko markarik onena, Amaia Rodríguez de Yurre, 1500l emakumezkoetan 
  • Espainiako Txapelketarako 5 gutxieneko eskuratuta

Taldea Marta Redondo entrenatzaileak zuzendu zuen, Beñat Agirrebaltzategirekin batera. Azken honek oraingoan, bere lan teknikoa eta igerilari gisa parte-hartzea batera egin zituen.

Hazkundea berresten duten hiru podium taldeka

Txapelketak abantailako posizioak utzi zituen taldeka, maila guztietako oreka islatzen dutenak, eta, batez, ere gizonezkoen bi kategorietako potentziala, bi podiumekin eta junior taldearen maila bikainarekin, azken hau  klubaren harrobiko lanari ohore egiten dion hirugarren postu batekin.

Kategoria absolutua 

  • Gizonezkoen 2. postua 
  •  Emakumezkoen 7. postua

Junior kategoria

  • Gizonezkoen 3. postua 
  • Emakumezkoen 5. postua 
  • Bateratutako 3. postua 

Markak eta Adineko Marka Onenak

Txapelketak une historikoak utzi zizkion klubari, Arabako Marka Onenaren eta Errekor Absolutua erakutsita:

  • Arabako Errekor Absolutua Gizonezkoen 4×100 Libre proban (3: 33.13), Beñat Agirrebaltzategi, Urko Zugazaga, Iñigo Gil eta Sergio López de Ocarizen eskutik 
  • Arabako 16 urteko marka onena Amaia Rodríguez de Yurrerentzat 1500 libre proban (19:02.77), errekor absolututik segundo bakar batera geratuz.

Espainiako Txapelketarako bost gutxieneko eta asko oso hurbil

Hiru igerilarik lortu zituzten Espainiako bost gutxieneko: Pablo Espejok (50 bular),Iñigo Gilek (50 tximeleta),Sergio López de Ocarizek (50 bizkar, 50 bular eta 100 bular).

Gainera, zenbait igerilari ehunen gutxitara geratu ziren, absolutu zein junior mailan, gizonezkoen 4×100 estiloko errelebo absolutua barne:

  • Absolutuak: Beñat Agirrebaltzategi 50 bizkar (0,01) 50 tximeleta (0,27), 50L (0,20) eta 100L (0,80), Pablo Espejo: 100 bular (0,30), 50 bizkar (0,32), Iñigo Gil: 50L (0,20), 100 tximeleta (1,00), 100L (1,93), Aritz Marimón 50 tximeleta (0,60) 100 tximeleeta (0,83). 
  • Junior:  Markel Espejo 50 bizkar (0,74), Sergio López de Ocáriz: 200 bizkar (0,30), Urtzi Puertas: 50 bizkar (0,01) 100 bizkar (1,67).
  • Eta gizonezkoen errelebo absolutua 4×100 estilo proban 0,92 ehunenetara

34 domina, balio handikoak 

Dominen azken harrapakinak lehia-kantitate eta kalitatea islatzen du: 34 domina, 16 absolutu eta 18 junior kategorian banatuta.

Kategoria Absolutua (16 domina, 4 urre, 7 zilar eta 5 brontze)

  • Urre (4): Beñat Agirrebaltzategi 50 tximeleta, Pablo Espejo 50 bular eta 100 bular, gizonezko 4×100 estilo (Sergio López de Ocáriz – Pablo Espejo – Aritz Marimón – Beñat Agirrebaltzategi)
  • Zilar (7): Beñat Agirrebaltzategi 50 bizkar, Iñigo Gil 50 tximeleta, Aritz Marimón 100 tximeleta, Xabier Nanclares 200 bular, Amaia Rodríguez de Yurre 1500L, gizonezko 4×100 Libre eta gizonezko 4×200 Libre Beñat Agirrebaltzategi, Urko Zugazaga, Iñigo Gil eta Sergio Lpz de Ocárizek osatutako taldean.
  • Brontze (5): Sergio López de Ocáriz 50 bizkar, 50 bular eta 100 bular, Amaia Rodríguez de Yurre 800L, 4×100 estilos mistoa (Maddi López de Luzuriaga – Pablo Espejo – Aritz Marimón – Uxue Guzmán)

Junior Kategoria (18 domina, 6 urre, 6 zilar eta 6 brontze)

Horrek erakusten du harrobiak erantzuten duela eta etorkizuna ziurtatuta dagoela.

  • Junior 2008-2009 (5 domina): Sergio López de Ocáriz protagonista nagusietako bat izan zen lau urrerekin (200 bizkar, 50 bizkar, 50 bular eta 100bular) eta Markel Espejok brontzezko domina lortu zuen 200 bizkar proban.
  • Junior 2010 (13 domina): 2010eko belaunaldia indartsu aritu zen: 2 urre Amaia Rodríguez de Yurre (400L eta 1500L), 6 zilar Amaia (400L eta 800L), Maddi López de Luzuriaga (200 bizkar), Urtzi Puertas (100 bular), Jokin Rodríguez (800L eta 1500L) eta 5 brontze Maddi López de Luzuriaga (1500L), Urtzi (200 bizkar eta 100 bizkar), Gonzalo Hernández (800L) eta Galder Uriarte (200 tximeleta).

Erreferente autonomiko izaten jarraitzen duen taldea 

Parte hartzen duen laugarren taldea izanik laugarren postuari eusteak, junior mailako bateratutako podiumera igotzeak eta 34 domina lortzeak Judizmendi IK-k lehiatzeaz gain, lana, konpromisoa eta anbizioa erakusten dituela erakusten du.
Hazten jarraitzen dugu. Lehian jarraitzen dugu. Emaitza onak lortzen jarraitzen dugu