Espainiako udako alebinen txapelketa – CÁDIZ

Uztailaren 10etik 13ra Judizmendiko IK-ren igerilari batek Cadizeko Andaluziako lurretan ospatu den udako Espainiako Alebin Txapelketan parte hartu du.

Sara Araikok, Mikel Arrue entrenatzailea lagun, nota onarekin egin zuten debuta estatu mailako txapelketan.

Lehiaketako lau egunetan gure ordezkariak bular probetako bere marka pertsonal onenak ezarri ditu igerileku luzeko; izan ere, 200Bko finalean sartzea lortu du, merezimenduzko seigarren postua lortuz, 3.01.60ko denbora markatuz. Horrez gain, finalen saiorako sailkapenari oso hurbil geratu zen bular modalitatearen beste bi distantzietan: 13. postua 100B (1.26.97) sailkapenaren segundo eskas batera eta 18. postua 50B (39.68) finalaren mozketa markatzen zuen denboraren 60 ehunenetara.

Klubak eskerrak ematen dizkizu eta harro agertzen da zure denboraldi amaieragatik. Izan ere, Espainiako txapelketa batean, finala barne, estreinaldi bikain honekin egindako ahalegina saritzen eta islatzen du.

Zorionak, Sara!!