4. postua Open Master Promozio Txapelketan

Joan den ekainaren 7an lehiatu zen Open Master Promozio Txapelketa, lehen Ipar Liga zena, bost jardunaldietako azkena izan zena, eta Judizmendi IK-ren master taldeak taldekako laugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean.

Taldekako sailkapenean lehen bost postuak horrela geratu dira, non Judizmendi IK lehen euskal talde kokatu den,l Errioxako taldeek osatutako podiumeko lehen hiru postuen ondoren.

  • 1. sailkatua: CN Rivalia
  • 2. sailkatua: CN Iregua-Villamediana
  • 3. sailkatua: CN Logroño
  • 4. sailkatua: CN Judizmendi
  • 5. sailkatua: CN Camargo

Gainera, kategoriako banakako sailkapenetan klubeko hamaika igerilarik azken top10-ean sartu dira:

  • Marta Arizti 3. sailkatua (50+)
  • Leire Ochoa de Eribe 1. sailkatua (25+)
  • Saioa Mateo 3. sailkatua (20+)
  • Izaro Arizti 4. sailkatua (20+)
  • Nahia San Vicente 5. sailkatua (20+)
  • Iratxe Bartolomé 8. sailkatua (20+)
  • Andoni Ruiz 2. sailkatua (40+)
  • Iñaki López 3. sailkatua (40+)
  • Beñat Pérez de Nanclares 3. Sailkatua (20+)
  • Julen Amedo 7. sailkatua (20+)
  • Imanol Mugarza 9. sailkatua (20+)

Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu master taldeari, esfortzuz, konpromisoz, espiritu lehiakorrez eta, batez ere, beti taldean egiteagatik. Bost jardunaldiren ostean iparraldeko ligan 4. postua lortzea harro egoteko moduko lorpena da. Segi gozatzen eta igeri gogor egiten!