Joan den larunbatean, martxoaren 15ean, benjamin, alebin aurreko eta alebin mailako gure igerilariek Igeriketa Laudio Trofeoan parte hartu zuten, Mikel Arrue eta Beñat Agirrebaltzategi entrenatzaileekin batera. Hitzorduak sentsazio onak utzi zizkion taldeari, norbanakoaren eta taldearen errendimenduan aurrera egin baitzuen.

Lehiaketa positiboa izan zen, parte-hartzaile guztien denboren hobekuntza orokorra izanda, denboraldian zehar egiten ari diren etengabeko lanaren emaitza baita.
Alderdi nabarmenetako bat 18 domina lortu izana izan zen, estilo eta distantzia desberdinetan banatuta:
Danel Ortega (50 tximeleta – 50 bizkar), Malen Eguiluz (50 tximeleta), Laida González (50 tximeleta – 25m urpean), Xabier Cortina (50 tximeleta), Iker Rios (100 tximeleta – 50L), Miren González (100 tximeleta), Greta Múgica (50 bizkar), Julen Ubiria (50 bizkar), Iraia Álvarez (100 bizkar), Xabier Ibarraran (100 bizkar), Nara Moral (50B), Issei Basabea (50B), Sara Araico (100B), Maria Hernández (50L), Ayala Goyarrola (50L).
Gainera, gure kirolariek Euskadiko Txapelketarako 11 gutxieneko eskuratu zituzten , lortzen ari diren maila erakutsiz. Hauek izan ziren marka horiek lortu zituzten igerilariak:
Candela González (50 tximeleta), Xabier Cortina (50 tximeleta), Alex Anton (50 tximeleta), Sara Araico (50 bizkar, 100B), Ayala Goyarrola (100 bizkar, 50L), Laia González (100B), Nikko Moral (100B), Miren González (50L), Martina Castresana (100L)
Klubetik parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu, izan duten jarreragatik eta lehiaketarekin izan duten konpromisoagatik. Lanean jarraituko dugu ilusioz kirol hau hobetze eta elkarrekin gozatze aldera!!!
