Klubeko Euskal Herriko Kopa 2024-2025

Joan den asteburuan, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, Judizmendi Igeriketa Klubak 2024-2025 Euskadiko Kluben Kopan parte hartu zuen, Usabalen instalazioetan, Tolosan. Maila absolutuko gure igerilariak gogor eta konpromisoz lehiatu ziren, izen-emate bidez aurreikusitako postuetan mantentzea lortu zuten, banakako zein taldeko aurrerapen nabarmenak izanik.

Emakumezkoen taldeak laugarren postu eder batean bukatu zuen; izan ere, txapelketa osoan zehar sendo mantendu zen postu horretan. Gizonezkoen taldeak, bere aldetik, merezimenduzko hirugarren postua eskuratu zuen, bere jarraitzaileekiko aldea 50 puntutara zabalduz, batez ere azken jardunaldian euren posizioa lasaitasunez sendotu ondoren.

Banaka, marka pertsonalen 30 hobekuntza erregistratu ziren — 15 emakumezkoetan eta 15 gizonezkoetan —, eta horrek taldearen sasoi ona islatzen du. Nesken kasuan, aurrerapen horiek esperantzagarri suertatzen dute hiru aste barru izango duten Espainiako Kopari begira. Mutilek horrenbeste hobekuntza lortu ezean, errendimendu egonkorrak izan zituzten, beherakada handirik gabe, eta hori ere lehiakortasunaren konstantziaren seinale da.

Horrez gain, txapelketaren banaka beriziki lortutakoa nabarmendu behar da:

🔹 Espainiako txapelketarako 9 gutxieneko, honako hauek eskuratuta:

  • Beñat Agirrebaltzategi (50 tximeleta absolutu)
  • Sergio López de Ocáriz (200 eta 400 estilo junior)
  • Xabier Nanclares (200 bular absolutu)
  • Gure Abad (50 eta 100 bular junior)
  • Uxue Alba (200 bizkar absolutu)
  • Uxue Ortiz de Pinedo (100 eta 200 bular junior)

🔹 Arabako 5 errekor absolutu:

  • Beñat Agirrebaltzategi: 50 tximeleta (24.36) eta bitan 100 libre (50.72 eta 50.42)
  • Uxue Ortiz de Pinedo: 200 bular (2:31.03)
  • Gizonezko 4×100 estiloko erreleboa (3:48.02) Pablo Espejo, Xabier Nanclares, Aritz Marimón eta Beñat Agirrebaltzategirekin

🔹 Arabako adineko 2 markarik onen:

  • Uxue Ortiz de Pinedo (17 urte) 200 bular proban
  • Sergio López de Ocáriz 400 estilo proban (4:38.91)

🔹 Euskadiko markarik onen bat:

  • Sergio López de Ocáriz 100 estilo proban (59.98)

Emaitza horiek, gure kirolarien lehia-maila ez ezik, entrenatzaileek eta teknikariek elkarrekin egindako lan ona ere islatzen dute. Klubetik talde osoa zoriondu nahi dugu egindako ahaleginagatik, jarreragatik eta hobetzeko espirituagatik. Hazten jarraituko dugu, ilusioz eta konpromisoz.

Zorionak, Judizmendi!