Hiru jardunaldi lehen postuan eman ondoren, azkenean eta azken jardunaldi agoniko baten ondoren, gure infantilak taldekako Euskal Herriko txapeldunordeak izan ziren!!!
Eta orratz hau zilarrezkoa izan zen kategoria guztietan:
- Emakumezko infantilen kategoria: 2. postua Tolosaldearen atzean eta Bidasoaren aurrean
- Gizonezko infantilen kategorian: 2. postua Tolosaldearen atzean eta Santurtziren aurrean
- Kategoria bateratua: 2. postua Bidasoa XXIren atzean eta Tolosaldearen aurrean

Eta nola ez… txapelketan igerilari gehien izan zituen kluba izan ginen (26), 13 neska eta 13 mutil, ondoren Bidasoa XXI (23) eta urrunago Santurtzi (17), taldearen erdia baino gehiago txapelketa autonomiko batean hasiberriak izan zirelarik. aurrerapauso handia haientzat!!
Eta txapelketan lortutako beste arrakasta batzuk hauek izan ziren:
- 28 domina, 6 urrezko, 10 zirralezko eta 12 brontzezko, 13 igerilariren eta gizonezko erreleboen artean banatuta
- EH-ko markarik onen bat, Sergio Lpz de Ocárizek eskuratua, 50B proban
- Arabako markarik onen bat, Sergio Lpz de Ocárizek eginda 200B proban
- Espainiarako 5 gutxieneko Sergio Lpz de Ocáriz, Laida Dz de Cerio eta 4×100 estilo mistoentzat (Argider Marimón, Laida Dz de Cerio, Sergio Lpz de Ocáriz y Maddi Sanz).
Lehenago esan bezala, hauexek izan ziren ekipoko sailkapenak, hiru kategorietako podiumekin:
- BATERATUA: 2. Talde sailkatua, 11,5 puntu alde Bidasoa XXI lehenengo taldearekin, 1006,5 puntu
- GIZONEZKOA: 2. sailkatuak, 95 puntu alde Bidasoa XXI lehenengo taldearekin, 582 puntu
- EMAKUMEZKO: 2. xailkatuak,76 puntu alde Tolosaldea lehenengo taldearekin, 584 puntu
Hauxe da eskuratutako 28 dominen laburpena, 6 urrezko, 10 zilarrezko eta 12 brontzezko metaletan banaturik:
- Izaro Abecia (2): 50B (1.a) – 100B (3.a)
- Laia Díaz de Cerio (3): 50B (2.a) – 100B (3.a) – 50L (3.a)
- Nora Durana (1): 1500L (2.a)
- Oier Fdz de Retana (1): 1500L (2.a)
- Gonzalo Hernández (1): 200B (3.a)
- Maddi Lpz de Luzuriaga (1): 200E (3ª)
- Amaia Rgz de Yurre (2): 1500L (1.a) – 800L (2.a)
- Maddi Sanz (2): 100 bizkar (2.a) – 200Ei (3.a)
- Manex Abad (3): 200Ei (1.a) – 100 bizkar (3.a) – 200 bizkar (3.a)
- Sergio Lpz de Ocáriz (4): 50B (1.a), 200B (1.a), 400L (1.a), 100 tximeleta (2.a)
- Argider Marimón (1): 400L (3.a)
- Urtzi Puertas (3): 200B (2.a) – 400Ei (2.a) – 100B (3.a)
- Galder Uriarte: 200 tximeleta (3.a)
- 4x100L: gizonezkoa (2.a) (Sergio Lpz Ocáriz, Argider Marimón, Guillermo Carricas, Manex Abad)
- 4x100Ei: gizonezkoa (2.a) (Argider Marimón, Sergio Lpz Ocáriz, Galder Uriarte, Manex Abad)
- 4x100Ei: mistoa (2.a) (Argider Marimón, Laida Dz Cerio, Sergio Lpz Ocáriz, Maddi Sanz)
Eta bakarka, igerilari nabarmenena Sergio Lpz de Ocariz izan zen. Bere banakako 4 dominez eta Espainiako 3 gutxienekoez gain, Euskadiko 15 urteko Markarik onena lortu zuen 50B proban, 30.91ko markarekin, eta Arabako 15 urteko Markarik onena 200B proban, 2.23.04ko markarekin, aurreko marka 4 segundutan jaitsita.
Zorionak denboraldi amaiera bikain honetan parte hartu duten hogeita sei igerilari infantilentzak!!
