
Berealdiko Espainiako Txapelketa Ciudad Realera joandako gure bi ordezkarientzat, Arabako 6 markarik onenak hautsiz.
Alde batetik, Mark Navarro, Espainiako txapeldun 3 finalekin eta 12 urteko 5 markekin. Bestaldetik, Eider Aguirre, 13 urteko marka bat. Biekin batera, Beñat Agirrebaltzategi beraien entrenatzailea.

Gure bi igerilarien artean, sarituena Mark Navarro itzela izan zen, urrezko domina eta Espainiako txapeldun titulua azken egunean lortuz 200M proban. Emozioa azken metroetara arte iraun zen final lehiatu batean. Marken 200M 12 urteko Arabako markarik onena da, partida bikoitzean: 2.37.51 kanporaketan eta 2.35.85 finalean. Gainera, proba honetako kanporaketan bere adineko Arabako 100M gainditu zuen 1.12.34 denbora eginda.
Baina bere debutaren egunean, 100M irteeran izandako deskalifikazio zorigaiztoko batek, finala jokatzeko aukera galarazi zion. Non, laugarren denborarekin sartuko zen. Hala ere, horrek ez zion lermarik egin eta egun horretan bertan, arratsaldeko jardunaldian, 400Ei zuzeneko finalean, merezimenduzko 6. postu bat lortu zuen. Honela, 12 urteko Arabako markarik onena lortu zuen 5.37.84 denborarekin eta aldi berean, 100M pasean, adineko Arabako marka bete zuen (1.12.62).
Markek finala errepikatu zuen 50M eta 8. postuan bukatu zuen (32.13), kanporaketaren erregistroa hobetu ezinik (31.61).
Eider Aguirrek, berriz, ez zuen lortu finaletan parte hartzea, baina bereganatu zuen 50L 13 urteko Arabako markarik onena 29.41 denborarekin, bere adineko 18. postuan kokatuz. Txapelketa nazional batean debutari moduan izandako parte hartze ona osatu zuen: 100M (1.14.57 – 22. postua), 100L (1.04.56 – 23. postua) eta 50M (32.37 – 37. postua).
Zorionak biei parte hartze handi honengatik!!!
