Joan den otsailaren 25ean, bost master igerilariz osatutako talde alai batek Iruñean parte hartu zuen Iparraldeko Master Ligako 23/24 2. etapan.
Imanol Mugarza (20+) eta Mikel González (45+) izan ziren gure gizonezkoen ordezkariak eta Saioa Mateo (20+), Iratxe Bartolomé (20+) eta Leire Ochoa de Eribe (25+) emakumezkoenak.

Imanol Mugarzak lehen postua lortu zuen 50 tximeleta proban (28.44) eta 2. postua 50 libre proban (27.04). Marka horiek, bere kasuan, duela urte batzuetako erregistroak hobetzen dituzte. Mikel Gonzalezek masterren erregistroa ere hobetu du (28.84) eta, Imanolek bezala, bere mailako garaipena lortu zuen.
Neskek ere lorpen handiak izan zituzten lehiaketan: Saioa Mateo 1.a izan zen 50 bizkar proban (36.54) eta 5.a 50 libre proban (32.79), eta Iratxe Bartolomék 2. postu bikoitza lortu zuen 50 bizkar (38.86) eta 50 bular probetan (43.44). Taldearen parte-hartzea Leire Ochoa de Eriberena izan zen, 800 libre iraupen-proban irabazi baitzuen (11.16.43).
Merezitako txaloak gure bost masterrentzat, igerileku luzeak ez die beldurrik ematen eta!!
