Neguko XXIX. Espainiako Master “Open” txapelketa

Gure igerilari master Koldo Azpiazu Galiziako lurretara abiatu zen, urte batzuk pasatu ondoren txapelketari berriro ekiteko ilusioarekin, eta hegazkinekin izandako gorabeherek 50 tximeletako proban parte hartzea eragotzi bazioten ere, berehala hartu zuen norabide egokia bular probetan bi sari handi lortzeko.

Bere familiarekin ikusle gisa, Koldok bi domina ekarri zituen Gasteizera bueltan, zilarrezko bat 100 bular proban, 1.07.14ko erregistroa eginez, eta brontzezko bat 50 bular proban, 30.55eko markarekin; izan ere, emaitza horiek izugarri gustatu zaizkigu lehiaketara itzultzeko modu bikaina ikusita.

Zorionak, Koldo, sasoi puntua zuenak badu orain ere!!