Gure gizonezkoen taldearen errekonozimendua ospatu eta ia urtebetera, oraingoan mutilek neskei pasatzen diete lekukoa.
Aurtengo edizioan, otsailaren 8an, Europa Jauregian 2023ko Arabako Kirolaren Galan, emakumezkoen taldeak, aintzatespenen atalean, diploma jaso zuen 24-25 denboraldirako Lehen Maila Nazionalera igotzeagatik, Espainiako 2. mailako Koparen lurralde-fasean lortu zena. Hau izango da Espainiako Kluben Kopan maila nazionalean emakumezkoek parte hartuko duten bederatzigarren aldia. Zorionak taldeari!!

Lurralde Fase horretan parte hartu zuten hamabi igerilariak (Gure Abad, Uxue Alba, Laida Díaz de Cerio, Maddalen Echevarría, Icíar González, Maienne Martínez de San Vicente, Laia Mateo, Alejandra Montejo, Uxue Navarro, Uxue Ortiz de Pinedo eta Naroa Sanz) Oscar Abad entrenatzailearekin batera egindako lan bikainaren aitorpena jasotzera joan ziren.
Zorionak taldeko kide guztiei, harro gaude aitorpen honekin!!
