Arabako junior eta absolutu mailako neguko txapelketa 2023-2024 denboraldia

Pasa den asteburuan Mendizorrotzako K.K. igerilekuan junior eta absolutu mailako neguko Arabako txapelketa zirraragarria izan da. Proba hau neguko denboraldi goiztiar honen azken txanpa prestatzeko da. Ondoren, txapelketa autonomikoa izango da, txapelketa nazionalarekin amaituko baita.

Urte olinpikoa denez, lehiaketa absolutu guztiak aurreratu egin dira aurreko denboraldiekin alderatuta.

Denboraldiko lehen tarte honetan honako kopuru hauek izan ziren Arabako igeriketa junior eta absolutur maila igeriketa kirol-hitzordu handienean parte hartu ondoren lortutakoak:

  • Igerilari gehien izan zituen kluba izan ginen (52 igerilari, 34 mutil eta 18 neska)
  • 16 sari kategoria bakoitzeko, 27 posibletik
  • 98 banakako gutxieneko autonomiko eta 2 Espainako gutxieneko

Markei dagokienez, lortutako banakako 98 gutxieneko nabarmendu behar ditugu, baita Beñat Agirrebaltzategik 50 tximeleta proban eta Xabier Nanclaresek 100B proban egindako Espainiarako 2 gutxieneko. Bi igerilari hauek Arabako errekorrak haustear egon ziren, 50L eta 100B probetan hurrenez hurren.

Banatu ziren 27 sarietatik, klubak erdia baino gehiago eraman zuen, 16 hain zuzen ere!!
16 sari horiek gizonezkoen kategorian banatu ziren, 10 saridunekin;, eta emakumezkoen kategorian, 6 saridunekin.

Gure masterrak ere aipatu behar ditugu: Izaro Arizti, Marta Arizti, Saioa Mateo eta Andoni Ruiz, Txapelketako master kategorian parte hartu zutenak.

Hauek izan ziren urtekako sarituak:

JUNIOR

  • JUNIOR 08 urtea emak: 2.a Gure AbadJ
  • JUNIOR 08 urtea gizon: 1.a Jon Ayastuy 2.a Peio Juaristi 3.a Aitor Díaz de Cerio
  • JUNIOR 07 urtea emak: 2.a Naroa Sanz 3.a Alejandra Montejo
  • JUNIOR 07 urtea gizon: 2.a Adrián Martínez 3.a Oier Marimón
  • JUNIOR 06 emak: 2.a Laia Mateo

SUB 20

  • SUB 20 emak: 1.a Uxue Alba
  • SUB 20 gizon: 1.a Pablo Espejo 2.a Aritz Marimón 3.a Unax García de Albéniz

ABSOLUTU

  • SENIOR emak: 1.a Leire Ochoa de Eribe
  • SENIOR gizon: 1.a Xabier Nanclares 2.a Beñat Agirrebaltzategi

EmaitzakArgazkiak