Sergio López de Ocáriz, gizonezkoen haur mailako txapeldunordea izan da puntukako sailkapenean
Gure igerilari junior eta absolutuek Arabako Txapelketara igerilekura jaurtitzen ziren aldi berean, 17 haur igerilari Kantabriako lurretara abiatzen ziren urtarrilaren 27 eta 28an Kantabrian ospatu zen Camargoko Udala Nazioarteko Trofeo erakargarrian parte hartzera.

Bertan estatuko eta nazioarteko igerilariak ikusi ahal izan genituen: Jaime Morote bular igerilaria eta Martin Melconian uruguaitarra, Naiara Pineda bular igerilari gaztea, Dohako hurrengo munduko txapelketara joango dena, eta Lidón Muñoz esprinter bikaina.
Puntukako sailkapenean honako hauek nabarmentzen dira:
- Sergio López de Ocáriz, 2. sailkatua 50L eta 100L
- Argider Marimón, 6. sailkatua 200L eta 50 bizkar
- Laida Díaz de Cerio, 13. sailkatua: 50L eta 100L
Guztira 34 probatan lehiatu ziren, 33 marka pertsonal onenak lorturik. Gehienetan hobekuntza handiak izan zituzten eta udako Euskadiko 18 gutxieneko lortu zituzten: Izaro Abecia (200B-100L), Laida Dz de Cerio (50L-100L), Irati Freile (100 bizkar-50 bizkar), Uxue Guzman (50L-200 bizkar), Maddi Lpz de Luzuriaga (200L-100 estilo), Amaia Rgz de Yurre (200 estilo-100L), Maddi Sanz (50L-200 bizkar), Sergio López de Ocáriz (50L-100L), Argider Marimón (200L-50 bizkar).
Espedizioa hauexek ere osatu zuten: Nahia Andrés, Nora Durana, Martina Ortega, Manex Abad, Markel Espejo, Oier Fdz de Retana, Markel Mtz de San Vicente eta Urtzi Puertas.
Hurrengo hitzordua infantilentzat: Arabako neguko txapelketa!!!
