Javier Alberdiren XXXVI. Memorialean antolakuntzak eta kirolak izan zuen arrakasta. Igeriketa giro ona eta kategoria guztietan maila handiko markak izan genituen, horien artean, Espainako hainbat dominadunenak.
Hiru talde aritu ziren azken garaipena lortzeko lehian: CD Gredos San Diego talde madrildarra, aurtengo merezitako txapelduna; gure igerilarientzat bigarren postua eta Getxo Bolue KE talde bizkaitarrarentzat hirugarren postua.

Gure igerilarien artean, banakako mailan hauexek aritu ziren bikain: Uxue Ortiz de Pinedo 200B 2.33.59 denborarekin, Arabako errekor absolutua eta 17 urteko Arabako markarik onena; eta Uxue Navarro 200 tximeleta proban (2.23.07) eta Naroa Sanz 50L (27.51), biak 17 urteko Arabako markarik onena eginda.
Gainera, 85 gutxieneko autonomiko, 12 Espainarako gutxieneko eta 19 garaipen banakako probetan.
Javier Alberdi Memorialaren XXXVI. edizio bikainean bost autonomia erkidegotako estatu-maila duten hainbat talde lehiatu ziren azken garaipenaren bila.
TALDEKO SAILKAPENA
- CD Gredos SD (Madrid) 537
- Judizmendi IK (Euskadi) 531
- GETXO KE (Euskadi) 516
- RGC Covadonga (Asturias) 484
- EM El Olivar (Aragón) 438
- CN Las Norias (La Rioja) 414
Igerilari onenaren banakako garaipenak talde guztien artean banatu ziren:
- GIZONEZKO A KATEGORIA: Diego Costa (CN Gredos) 100 libre 1.05.27
- EMAKUMEZKO A KATEGORIA: Carla Bellóna (CN Gredos) 50 bizkar 30.45
- GIZONEZKO B KATEGORIA: Xabier Ramos (Getxo KE) 400 libre 4.15.24
- EMAKUMEZKO B KATEGORIA: Aleksandrina Skoryk (EM El Olivar) 200 estilo 2.19.44
- GIZONEZKO C KATEGORIA: Marcos Echevarría (CN Las Norias) 400 libre 4.02.22
- EMAKUMEZKO C KATEGORIA: Uxue Ortiz de Pinedo (Judizmendi IK) 200 bular 2.33.59
Gure igerilariek proben araberako sailkapen partzialean 19 banakako garaipen lortu zituzten:
- B KATEGORIA: Gure Abad (50B-100B-200B), Beñat Abaitua (50B), Sergio López de Ocáriz (50 tximeleta-200 bizkar)
- C KATEGORIA: Uxue Navarro (50 tximeleta), Uxue Ortiz de Pinedo (200B), Uxue Alba (50 bizkar-100 bizkar-200 bizkar), Laia Mateo (400L), Beñat Agirrebaltzategi (50 tximeleta-50L), Xabier Nanclares (100B-200B), Pablo Espejo (50B-200 bizkar-200B)
BESTE URTE BATEZ, JAVIER ALBERDI MEMORIALAK ZIRRARA ONAK UTZI DIZKIGU NEGUKO DENBORALDIARI AURRE EGITEKO!!
