Gizonezkoen gure taldeak, Oscar Abad entrenatzailearekin batera, Castellonera bidaiatu zuen, abenduaren 20an, 21ean eta 22an, Lehen Mailako Kluben Espainiako XXXIII. Kopan parte hartzeko. Espainiako Kopan azken aldiz parte hartu eta lau urtera, azken postuak saihesteko asmoz abiatu ginen, baina momento hartan ikasketengatik eta lanarengatik falta batzuek taldea murriztu egin zuten. Izan ere, azken sailkapenean hamabosgarren postua lortu zuen taldeak, horrek lehiaketa handi bat zapuztu ez bazuen ere. Egia esan, estatu mailan txapelketa nagusian 24 gizonezko talde onenen artean neurtu ahal izan genuen.

Euskadiko Marka Onen bat, Arabako hiru Errekor absolutu, Arabako Marka Onen bat eta Espaniarako txapelketarako zazpi gutxieneko marka … Zalantzarik gabe…. TALDE-LORPEN HANDIA!!
Bi igerilarik Arabako errekorra hautsi zuten: Beñat Agirrebaltzategik 23.29ko denbora egin zuen 50 libre proban eta Pablo Espejok 28.89ko denbora 50 bular proban. Azken hau izan da proba horretan 29 segundotik jaitsi zen lehen igerilari arabarra. Beñatek, gainera, Espainako txapelketarako gutxieneko marka lortu zuen 50 tximeleta proban, baita Pablok ere 100 bular proban.
Erreleboetan Arabako errekor absolutua lortu zen 4×200 libre proban 7.46.71ko markarekin Urko Zugazaga, Beñat Agirrebaltzategi, Aritz Marimon eta Xabier Nanclares erreleboko kide zirela eta bi errelebo laburretan probintziako errekorren ehuneneko eskasetara geratu ziren.
Sergio López de Ocárizek, taldeko benjaminak, 14 urteko bi Marka Onen hautsi zituen, bata Euskadikoa 100 estiloetan, 1.01.74ko denborarekin, eta bestea Arabakoa, 200L proban 2.01.69ko markarekin, biak ere gutxienekoak Espainako haurren txapelketan parte hartzeko. Estatuko bi gutxieneko gehiagorekin osatu zuen bere emanaldia, 200 estilo eta 400 estilo probetan.
Xabier Nanclaresek, berriz, 100 bular probako Espainako txapelketarako gutxienekoa bat ekarri zuen Castellotik.
Taldea ere hauexek osatu zuten: Mikel Arrue, Julen Azkarate, David Carroza, Ander Jiménez, Aritz Marimón, Oier Marimón, Adrián Martínez eta Urko Zugazaga.
