Gure Abad finalista bikoitza bular probetan

Uztailaren 20, 21, 22 eta 23an, CN Sabadellen instalazio bikainetan, Espainiako Udako Infantilen Txapelketa izan zen. Estatu osoko 1.156 igerilarik hartu dute parte, 265 klubetakoek. Gu sei igerilarirekin etorri gara: hiru neskarekin, Gure Abad eta Laida Díaz de Cerio eta Maddi Baztan –errelebista moduan- biak debutariak, eta hiru mutil, Adrián Martínez eta Beñat Abaitua eta Peio Juaristi, hasiberriak.
Horien artean Gure Abad nabarmendu zen, bular probetan bi amaiera lortu baitzituen. Bere hiru partaidetzetatik 50B eta 200Bko finaletan sartu zen. Bere probarik onena 50B izan zen, finalean seigarren postua lortuta (35.37 kanporaketetan eta 35.08 finalean). Leihatutako beste finala 200B izan zen, finalean hamargarren postua lortuta (2.51.07 kanporaketetan eta 2.51.09 finalean). 100B proban (1.19.11) finalaren atarian geratu zen 7 ehunen eskasera, goizeko jardunaldian 11. postua eskuratuz. Lehiaketako bainujantziarekin izandako arazo txiki batek trabak jarri zizkion hori lortzeko.
Adrián Martinezek hiru probatan hartu zuen parte, marka pertsonalen bi hobekuntzarekin: 50B (32.34 – 34. postua) eta 100 tximeleta (1.02.03 – 38. postua). Bere partaidetza 100Brekin osatu du (1.14.45 – 35. postua).
Txapelketan debutatu zutenek abiadura probetan hartu zuten parte. Beñat Abaitua (50B 33.15 – 32. postua) eta Peio Juaristi (50L 26.88 – 89. postua) marka pertsonala egiten eta Laida Díaz de Cerio (50B – 38.26 – 47. postua).
Parte hartzea osatzeko, estilo mistoen errelebo berria egin zuten, 4.35.01 marka eskuratuz eta 76. postuarekin. Hauexek egin zuten igeri: Beñat Abaitua, Gure Abad, Adrián Martinez eta Maddi Baztan.
Zorionak Gureri eta bere bost kideei, Espainiako txapelketa batean egotea sari handia eta denboraldi amaiera bikaina da!!
