Pablo Espejo Euskal Selekzioarekin lehiatu da Mare Nostrum zirkuituan 2023ko Canet etapan

B finala Pablorentzat bular estiloko proba laburrean

Neguko Junior mailako Espainiako Txapelketa bikain baten ondoren, Pablo Espejok Euskal Selekzioaren deialdia jaso zuen Caneteko (Frantzia) Mare Mostrum Zirkuitu ospetsuan parte hartzeko. Nazioarteko mailako igerilariak joaten dira bertara, Europako eta munduko dominadun ugarirekin.

Pablok bular estiloko hiru probetan parte hartu zuen, 50B-ko proba motzean bere posturik onena lortuz. Bertan B finalera iritsi zen eta 30.17ko denborarekin 6. postua lortu zuen. 100B-ko proban ez zuen finaletarako sailkapena lortu, baina bai 1.08.86ko marka nabarmen bat, 22. postuan sailkatu zena. Pablok 20. postua lortu zuen 200B 2.29.48 denbora eginda.

Dudarik gabe, esperientzia handia eta sari bikaina Pabloren denboraldi bikaina egin ostean; izan ere, datorren udako denboraldiari begira lanean jarraitzeko ilusioa emango dio.

Zorionak Pablo, Euskal Selekzioarekin izandako parte-hartze hau denboraldi bikain baten emaitza da!!