San Prudentzio Trofeoa – 2022-2023 denboraldia

Udaberriko igerilari osoa

Joan den maiatzaren 6an, federatuen taldea Frantzian lehiatzen ari zen bitartean, 16 igerilarik osatutako talde txiki batek Udaberriko San Prudentzio–Igerilari Osoa Trofeoan parte hartu zuten, non lau estiloak, 200 metroko distantzian, igeri egin behar zuten. Igerilari absolutuek 50 metroko distantzia laburrean ere egin zuten.

Bi igerilari nabarmendu ziren. Horietako bat, Uxue Ortiz de Pinedo, Arabako Banakako Errekor Absolutua eta errekor taulen errekor zaharrena gainditzea lortu zuena. Eta 200B proban egin zuen, 1997ko marka bat hautsiz, segundo eta erdi jaitsiz 2.37.04 denborarekin, hau da, Arabako 16 urteko markarik onena.

Beste igerilari aipagarria Unax García de Albéniz izan zen, 2005 urteko gizonezkoen kategorian jaiotakoen garaikurra irabazi zuena.

Zorionak Uxueri errekor sinboliko horrengatik!!

Emaitzak