Arabako kirolaren gala – Gizonezko taldea estatuko 1. mailara igotzeagatik Judizmendiri emandako aintzaespena

Joan den martxoaren 16an, 2022ko Arabako Kirolaren Gala ospatu zen Europa Jauregian. Gasteizek eta Arabak aurten kirol-arrakasta ugari lortu dituzten euren kirol-txapeldunak saritu zituzten: 33 kirolarik eta erakundek jaso zuten saria.

Aintzatespenaren atalean gure gizonezkoen taldeari diploma bat eman zitzaion, joan den Espainiako 2. mailako Kopan, abenduan, Tolosan, 23-24 denboraldirako Lehen Maila Nazionalera igotzea lortu baitzuen. Berriro itzuli gara maila horretara, 3 denboraldiz sailkatu gabe egon ondoren.

Hauek izan ziren Lurralde fase horretan parte hartu zuten hamabi igerilariak: Beñat Agirrebaltzategi, Javier Albizu, Mikel Arrue, Pablo Espejo, Ander Jiménez, Unax García de Albéniz, Aritz Marimón, Adrián Martínez, Xabier Nanclares, Alex Ojanguren, Oier Pérez, Urko Zugazaga.

Gure igerilari Oscar Valderrama ere saritu zuten, igeriketa egokituan erreferentea baita. Gure igerilariak, APDEMAren izenean lehian, urrea irabazi zuen Espainiako 100 tximeleta txapelketan, zilarra 200 estilotan eta brontzea 50 tximeletan.

Txotxe López de Aberasturiri ere In Memoriam errekonozimendua eman zitzaion: aurten utzi gaituen kirolari handia, klubeko entrenatzailea eta kudeatzaile eta politikari gasteiztarra.

Zorionak saridun guztiei!!!