Igerilari bat eta entrenatzaile bat Euskal Selekzioarekin federazio autonomikoetako Espainiako alebin txapelketan

Otsailaren 24, 25 eta 26an Eskolarteko Espainiako Txapelketa egin zen Oviedon eta klubak bi ordezkari izan zituen Euskal Selekzioko kideen artean: igerilari bat eta entrenatzaile bat.

Gure igerilaria Sergio López de Ocáriz izan zen, euskal talde bateko kide bezala debuta egin zuena, eta Irati Gerbolés, Euskal Selekzioko entrenatzaile bezala parte hartu zuena. Esperientzia handia bientzat eta debut ona Sergiorentzat, zeini, zalantzarik gabe, igerilari moduan eragin baitio eta motibazio handia eman baitio udako Espainiako hitzordurako entrenatzen jarraitzeko.

Sergiok banakako lau probatan hartu zuen parte: 100 eta 200L, 100 bizkar eta 100 tximeleta eta hiru txandetan: 4x100L, 4x200L eta 4×100 estilo. Espainiako bi gutxieneko lortu zituen 100 bizkar eta 100 tximeleta probetan, eta ehunen eskas batzuetara geratu zen 100L proban.

Hauexek dira bere denborak eta sailkapenak banakako probetan eta erreleboetan:

  • 100 bizkar 1.03.32 (9.a)
  • 100 tximeleta 1.05.12 (10.a)
  • 100L 59.19 (22.a)
  • 200L 2.10.45 (24.a)
  • 4x100L 3.55.65 (11.a)
  • 4x200L 8.38.04 (9.a)
  • 4×100 estilo 4.21.95 (9.a)

Zorionak bioi!!! Espainiako udako txapelketarako zuen prestakuntzan beste urrats bat aurrera.