Gure haurren emanaldi ona neguko Euskal Herriko txapelketan – 2022-2023

Joan den asteburuan, otsailaren 18an eta 19an, gure haurrek igerileku luzeko neguko Euskal Herriko Txapelketan lehiatu ziren Getxoko Fadura kiroldegian. Izan ere, gehienentzat 50 metroko igerileku batean txapelketa egiten estreinua izan zen.

Eta zenbaki onak ekarri ziren Gasteizera:

  • Igerilari gehien izan zituen hirugarren kluba izan ginen (15 igerilari, 9 mutil eta 6 neska), Bidasoak eta Getxo anfitrioiak bakarrik gaindituta.
  • 11 domina 7 igerilarik eskuratuta: Gure Abad, Maddi Baztán, Laida Díaz de Cerio, Jon Ayastuy, Aitor Díaz de Cerio, Ibon González eta Adrián Martínez
  • Espainiako 2 gutxieneko, Gure Abaden eskutik

Lortutako 16 dominak zazpi igerilariren artean banatu ziren:

  • 5 urre: Gure Abad (50B, 100B eta 200B), Laida Díaz de Cerio (50B), Ibón González (400L)
  • 2 zilar: Jon Ayastuy (1500L), Ibón González (200L)
  • 4 brontze: Maddi Baztán (200B), Aitor Díaz de Cerio (50B), Adrián Martínez (50 tximeleta, 100B)

Baina domina-kopuru hori nabarmen handitu ahal izan zen, laugarren postuen kopurua dominen kopuruaren parekoa izan baitzen: Maddi Baztán (800L), Jon Ayastuy (400L-800L), Ibon González (200 tximeleta), Adrián Martínez (100 tximeleta), Beñat Abaitua (50B), Pablo Cagigal (100L), Oier Marimón (100E), Oier Puente (100L), Laida Díaz de Cerio (200L) eta gizonezkoen 4x100L.

Gure Abad klubeko igerilari guztien artean nabarmendu zen, bere hiru urrezkoengatik ez ezik, 50 bularreko proban neguko eta udako Estatuko txapelketarako 2 gutxieneko lortzeagatik ere.

Zorionak txapelketan parte hartu duten hamabost igerilarioi!!!

Orain Sergio Lpz de Ocáriz eta Irati Gerbolésen txanda da Autonomia Elkarteko Espainiako eskolarteko Txapelketan.

Emaitzak