B finala 50 tximeleta proban eta zilarrezko domina gizonezko 4×100 libre probako erreleboan
Urtarrilaren erdialdean Beñat Agirrebaltzategik jaso zuen Lisboako Nazioarteko Meetingean parte hartuko zuen berri pozgarria Euskal Selekzioko kide izateko hautatua izan ondoren.

Eta azkenean hitzordua iritsi zen eta Beñatek igeriketan gozatu ahal izan zuen europar eta munduko dominadunekin batera, besteak beste, Italiako selekzioarekin eta nazioarteko mailako igerilari frantziar eta portugaldar batzuekin.
Errelebo-proban Italiako selekzio boteretsu osoari aurre egin behar izan zion, erreleboen munduko errekorra 4×100 libre proba baitzuen. Merezimenduzko bigarren postuan geratu zen eta banakako proban 50 tximeleta probako B finalean lehiatu ahal izan zen, 25.62ko marka ona eginez.
Hauxe da Beñaten parte hartzearen laburpena:
- 4×100 LIBRE: Zilarrezko domina
- 50 TXIMELETA: 4. postua B finalean
- 4×100 ESTILO: 5.a postua
- 50 LIBRE: 23. postua
- 100 LIBRE: 25. postua
Zorionak, Beñat, Euskal Selekzioarekin parte hartzeko aukera hori zure maila onaren ondorioa da!!
