AIE liga federatuaren 4. jardunaldia

Arratsaldean gure igerilari junior eta absolutuek baita infantil batzuek ere eskolartekoei lekukoa hartu zieten AIE Liga Federatuaren 4. jardunaldian parte hartzeko.

Asteburu honetarako zenbait Euskal selekziok deitutako igerilarien falta eta datorren otsailaren 18an Txapelketa Autonomikoan parte hartuko duten infantilen taldearen falta nabaritu zen.

Hala eta guztiz ere, guztira 26 gutxieneko autonomiko lortu ziren, kategoriaka banatuta (16 absolutu, 9 junior eta udako infantil bat). Guztira 25 postu bildu ziren lehiatutako probetako lehenengo hiru posturen barruan.

Honako igerilari hauek nabarmendu ziren probako lehenengo hiru postuetan:

Emakumezkoa:

Uxue Alba (100 bular-50 libre), Karla Álvarez de Eulate (50 bizkar), Naia Antón (100 bulr), Maddalen Echevarría (200 tximeleta), Maider López (200 estilo), Maider Meléndez (100 tximeleta), Alejandra Montejo (200 libre), Jone Muñecas (100 bular), Leire Ochoa de Eribe (50 bizkar, Goretti Rubio (50 bizkar), Maddi San Vicente (200 libre)

Gizonezkoa:

Mikel Arrúe (200 libre), Pablo Espejo (50 libre), Unax García de Albéniz (200 libre-50 libre), Adei Ibeas (400 libre), Aritz Marimón (400 libre), Xabier Meneses (100 bular), Xabier Nanclares (200 libre-100 tximeleta), Oier Pérez (100 bular), Oscar Valderrama (200 tximeleta), Urko Zugazaga (200 tximeleta-50 libre)

Hurrengo hitzordua: Euskal Herriko infantilen neguko txapelketa Getxon!!!

Emaitzak