2022-2023ko AIE liga federatuaren 3. jardunaldia

Joan den urtarrilaren 21ean eta Arabako alebin eta, infantil txapelketako goizeko jardunaldia amaitu zenean, igerilari junior eta absolutuak igerilekura joan ziren AIE ligako 3. Jardunaldian lehiatzera.

Guztira 21 gutxieneko autonomiko egin ziren, kategorien arabera banatuta: 14 absolutu eta 7 junior.

Markei dagokienez, nabarmentzekoa da Aritz Marimonek 50 tximeletan egindako Espainiako bi junior gutxieneko, neguko eta udako Estatuko txapelketetarako bide ematen diotenak.

Honako igerilari hauek nabarmendu ziren probetako lehen hiru postuetan:

EMAKUMEZKOAK:

Uxue Alba (50 bular-100 estilo), Karla Álvarez de Eulate (50 tximeleta), Naia Antón (50 bular-100 estilo), Maddalen Echevarría (100 libre-50 tximeleta), Iciar González (100 libre), Uxue Ortiz de Pinedo (100 libre-100estilo)

GIZONEZKOAK:

Javier Albizu (100 libre), Mikel Arrue (100 libre-50 tximeleta), Julen Azcárate (100 libre), Pablo Espejo (200 bizkar-100 estilo), Unax García de Albéniz (50 bular-50 tximeleta), Adei Ibeas (50 bular-100 estilo), Aritz Marimón (50 libre-100 estilo), Xabier Meneses (50 bular), Xabier Nanclares (200 bular)

HURRENGO HITZORDUA…….Camargoko Udal Nazioarteko Saria!!!!!!!!!!!!!!!

Emaitzak