Euskal Selekzioarekin deitutako bi igerilari, hamaika final, Espainiako txapelketarako bederatzi gutxieneko marka eta Arabako errekor absolutu bat, txapelketaren azken balantzea
Joan den abenduaren 29an eta euskal igeriketan urtea ixteko ohitura den bezala, Gabonetako Nazioarteko Txapelketa ospetsua izan zen. Aurten, urte bikoiti guztietan bezala, Donostian egitea tokatzen zen, igerileku luzean, Paco Yoldi instalazioetan.
Klubeko hamasei igerilarik hartu zuten parte Torneoan, Euskal Selekzioaren izenean, Beñat Agirrebaltzategik eta Pablo Espejok.
Eta hitzordu horretan lortutako emaitzarik aipagarrienak hauexek izan ziren:
- Arabako Errekor Absolutua 50 metroko proban, Beñat Agirrebaltzategiren eskutik, 25.24ko markarekin, bere marka hautsiz.
- Goizeko kanporaketa serieen ondoren igeri egindako 11 finalak: Beñat Agirrebaltzategi (2), Mikel Arrue (1), Pablo Espejo (2), Unax García de Albéniz (1), Maider Meléndez (1), Xabier Nanclares (2), Uxue Ortiz de Pinedo (1)
- Estatuko 9 gutxieneko marka: Beñat Agirrebaltzategi (1), Pablo Espejo (4), Unax García de Albéniz (1), Aritz Marimón (1), Uxue Ortiz de Pinedo (2).
Lehiaketan nazioarteko igerilari talde txikia ikusi ahal izan genuen eta hauek izan ziren igerilari garrantzitsuenak: Marina García eta Jessica Val bular estiloko igerilari katalanak, Juan Francisco Segura bizkar estikoko madrildarra eta Gabriel José Almeida eta Camila Rodrigues bizkar estiloko portugaldarrak.
Gure igerilaririk nabarmenena Beñat Agirrebaltzategi izan zen 50 tximeleta probako Arabako Errekor Absolutuagatik (25.24), bere bi finalengatik (50 tximeleta estiloko 3. postua eta 100 tximeleta estiloko 4. postua (58.52) eta Udaberriko Open Absoluturako bere gutxieneko marka.
Ondoren, merituengatik, Pablo Espejok bi pase egin zituen finaletarako, bi podiumak (bigarren sailkatu zen 50 bular proban (30.24), goizean, Euskal Herriko bere markarik onenetik 5 ehunenera soilik geratu zen, eta 3. geratu zen 100 bular estiloan, 1.07.43ko erregistroarekin) eta bere 4 gutxieneko Espainiako txapelketarako.
Honako igerilari hauek osatu zituzten finalak eta gutxieneko nazionalak:
- Maider Meléndez (1): 6.a 50 bular (35.77)
- Uxue Ortiz de Pinedo (2): 6.a 100 bular (1.18.01) – 7.a 50bular (36.12). Neguko eta udako junior gutxieneko marka 50 bular estiloan
- Xabier Nanclares (2): 6.a 100 bular (1.09.18) – 7.a 50 bular (31.62)
- Mikel Arrue (1): 8.a 50 bizkar (28.71)
- Unax García de Albéniz (1): 8.a 100 bizkar (1.01.96), udako junior gutxienekoa 100 bizkar
- Aritz Marimón: udako junior gutxienekoa 50 tximeleta proban (26.93)
Espedizio judizmenditarra honako igerilari hauek ere osatu zuten: Gure Abad, Karla Alvarez de Eulate, Naia Anton, Maddi Baztan, Iciar Gonzalez, Maddalen Echevarria, Adrian Martínez eta Oier Marimón.
