Asturias, Aragoi, Errioxa, Madril eta Euskal Herriko klubak trofeoaren protagonistak
Antolaketa- eta kirol-arrakasta izan genuen Vitoria-Gasteiz Hiria II. Trofeoa – XXXVIII. Javier Alberdi Memorialean; izan ere, bost autonomia erkidegotako klubak hartu zuten parte (Asturias, Aragoi, Errioxa, Madril eta Euskal Autonomia Erkidegoa) eta lehian ari diren domina nazional ugari bildu zituen, igeriketa-ikuskizun handia eta kategoria guztietan maila handiko markak eskainiz.

Taldekako azken sailkapena oso lehiatua egon zen eta GSD Gredos San Diego izan zen garaile, 497 punturekin. Getxo IBKE izan zen bigarren 442 punturekin eta RGC Covadongak osatu zuen podiuma 427 punturekin. Jarraian, CN Las Norias (425), CN Santa Olaya (415), EM El Olivar (385), CD Bidasoa XXI (328,5) eta Judizmendi IK. Azken honek zortzigarren postuan 275,5 puntu lortu zituen, jo eta ke maila handiko taldeen aurka lehiatuz.
Vitoria-Gasteiz Hiria II. Trofeoa – XXXVIII. Javier Alberdi Memorialaren edizio handia, non goi mailako klubek ikuskizun lehiakorra eskaini zuten bi jardunaldietan. Izan ere, aurtengo edizioa are erakargarriagoa suertatu zen, 50 metroko igerilekuan lehiatu zirelako.
Hauek izan ziren taldekako sailkapenak eta kategoriakako sarituak:
Taldekako sailkapena
- GSD Gredos San Diego – 497
- Getxo IBKE – 442
- RGC Covadonga – 427
- CN Las Norias – 425
- CN Santa Olaya – 415
- EM El Olivar – 385
- CD Bidasoa XXI – 328,5
- Judizmendi IK– 275,5
AQUA punturen bidez kategoriako sarituak
- EMAKUMEZKO A KATEGORIA: Alba Montoto, CD Bidasoa XXI taldekoa
- GIZONEZKO A KATEGORIA: Illes Kocsis CD Bidasoa XXI taldekoa
- EMAKUMEZKO B KATEGORIA: Nara Selas Getxo IBKE taldekoa
- GIZONEZKO B KATEGORIA: Diego Costa GSD Gredos San Diego taldekoa
- EMAKUMEZKO C KATEGORIA: Aleksandrina Skoryk EM El Olivar taldekoa
- GIZONEZKO C KATEGORIA: Héctor Boned EM El Olivar taldekoa
Eta Judizmendi IK-ren parte-hartzeari dagokionez, hauexek izan ziren emaitzarik aipagarrienak, banakako probetan podiumak lorturik eta gutxieneko autonomiko eta nazional ugari eginik:
Judizmendi IK-ren banakako podiumak
Judizmendi IK-ren igerilariek guztira 11 podium eskuratu zituzten banakako probetan, kategoriako horrela banatuta:
A kategoria
- Sara Araico: 2.a 100 bular eta 3.a 50 bular proban
B kategoria
- Eider Aguirre: 3.a 50 tximeleta proban
C kategoria
- Pablo Espejo: 1.a 100 bular eta 3.a 50 bizkar proban
- Aritz Marimón: 2.a 100 tximeleta eta 3.a 50 tximeleta proban
- Sergio López de Ocáriz: 2.a 50 bular eta 3.a 200 estilo proban
- Urko Zugazaga: 2.a 200 libre eta 3.a 400 libre proban
- Beñat Agirrebaltzategi: 2.a 100 libre proban
Gainera, klubeko igerilariek guztira Euskal Herriko txapelketarako 74 gutxieneko egin zituzten, horrelaxe banatuta:
- 25 gutxieneko absolu (gizonezko 15 eta emakumezko 10)
- 16 gutxieneko junior (gizonezko 6 eta emakumezko 10)
- Infantilen 4 giltza-gutxieneko (gizonezko 2 eta emakumezko 2)
- 21 gutxieneko infantil (gizonezko 9 eta emakumezko 12)
- 8 gutxieneko alebin (gizonezko 3 eta emakumezko 5)
Marken atalean, Judizmendi IK taldean bi igerilari nagusitu ziren Espainiako txapelketarako 3 gutxieneko eginez:
- Sergio López de Ocáriz, 50 bular eta 200 estilo probetan juniorren gutxienekoarekin.
- Eider Aguirre, 50 tximeleta proban infantilen gutxienekoarekin.
Beste urtebetez Javier Alberdi Memorial handi bat, denboraldiari begira kirol eta antolakuntza sentsazio oso onak uzten dituena!!
