2024-2025 Euskal Herriko alebin txapelketa

Joan den asteburuan, ekainak 21 eta 22, Judizmendi Igeriketa Klubeko alebin taldeak Euskal Herriko Alebin Txapelketan parte hartu zuen, Galdakaon, ordezkaritza nabarmenarekin eta denboraldiaren bilakaera eta lana islatzen duten emaitzak eginik.

Mikel Arrue eta Oscar Abaden zuzendaritza teknikoa lagun, 23 kirolari – 13 mutil eta 10 neska- lehiatu ziren hitzordu zorrotz batean, marka pertsonalen erdia baino gehiago hobetuz. Ahalegin kolektibo horrek taldearen konpromisoa eta klubaren ezaugarri den gainditze-espiritua agerian uzten du.

Gure zenbakiak lehiaketan:

  • Judizmendi izan zen parte-hartzaile gehien izan zituen bigarren kluba, datu oso esanguratsua, gure erakundea definitzen duen talde-lanaren filosofia babesten duena.
  • Banakako mailan, 10 domina lortu ziren: 3 urre, 2 zilar eta 5 brontze.
  • Sara Araico, 50 eta 100 bular probetan Espainiako Txapelketarako bi gutxieneko lortu zituena.

Hauexek izan ziren gure ordezkarien banakako emaitzarik esanguratsuenak Galdakaon:

  • Nikko Moral: urre 200B eta 100B, zilar 50B
  • Sara Araico: urre 200B, zilar 50B, brontze 100B, 50 B eta 100B probetan Espainako txapelketarako bi gutxieneko eskuraturik
  • Alex Corralejo: brontze 200L
  • Alex Antón: brontze 400 estilo
  • Martina Castresana: brontze 400L
  • Diego Martínez: brontze 100 tximeleta

Taldekako sailkapenari dagokionez, klubak 4. postua lortu zuen gizonezkoetan, 7.a emakumezkoetan eta 5. postu txalogarria sailkapen orokorrean.

Emaitzez gain, nabarmentzekoa da lehiaketa osoan zehar giro ona egon dela taldean. Hasieran zailtasunak izan arren, taldeak kohesioa eta laguntasuna erakutsi zituen, funtsezko balioak igeriketa ulertzeko daukagun moduan.

Txapelketa honekin, alebin taldeak oso sentsazio positiboekin itxi du denboraldia, Sara Araikoren Espainiako Txapelketaren faltan eta dagoeneko erronka berriei begira. Zorionak posible egin duzuen guztioi!