Judizmendi IK-ren saio ona Neguko Euskal Herriko Haur Mailako Txapelketan!

Joan den asteburuan, otsailaren 22an eta 23an, Judizmendi Igeriketa Klubak Irungo Azken Portun (Irun) izandako Neguko Haur mailako Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuen. Klubeko 18 igerilari bildu ziren lehiaketan, maila pozgarria eta sailkapen ona erakutsiz.

Judizmendi Ik-ren parte-hartzea azpimarratzekoa izan zen, lehiaketan kirolari gehien izan zituen hirugarren kluba izan baitzen, Bidasoa eta Anaitasunaren atzetik.

Taldekako sailkapenean, Judizmendi IK-ren neskek merezimenduzko hirugarren postua lortu zuten; mutilek, aldiz, bosgarren postua eskuratu zuten, nahiz eta lesionatutako Manex Abad egon ez. Sailkapen bateratuan, klubak laugarren postua lortu zuen.

Banakako emaitzei dagokienez, Judizmendi IK-ren 18 igerilarietatik 17k gutxieneko marka bat, gutxienez, egin zuten udako Euskal Herriko Txapelketarako.

Horrez gain, 16 domina eskuratu ziren – urrezko 4, zilarrezko 4 eta brontzezko 8-, hain zuzen, 9 igerilarik jasota, bai banakako probetan bai erreleboetan.

  • Malen Abaitua: 50 bizkar (3.a)
  • Eider Aguirre: 200L-200Ei (2.a) – 50L (3.a)
  • Uxuri Iza: 400Ei (3.a)
  • Maddi Lpz de Luzuriaga: 200 bizkar (3.a)
  • Amaia Rgz de Yurre: 400L (1.a) – 800L (1.a) – 1500L (1.a)
  • Maddi Sanz: 200Ei (1.a) – 50 bizkar (2.a)
  • Urtzi Puertas: 200 bizkar (3.a)
  • Unai García: 200B (3.a)
  • 4x100Ei: emakumezkoa (3.a) (Maddi Sanz, Izaro Abecia, Eider Aguirre Amaia Rodríguez de Yurre)
  • 4x100L: emakumezkoa (3.a) (Maddi Sanz, Eider Aguirre, Uxue Guzmán, Amaia Rodríguez de Yurre)
  • 4x200L: emakumezkoa (3.a) (Amaia Rodríguez de Yurre, Maddi Sanz, Uxue Guzmán, Eider Aguirre

Aipatzekoa da, halaber, Maddi Sanzek Espainiako gutxienekoa lortu zuela 50 bizkar proban, eta Eider Aguirre gutxienekoak lortzekotan geratu zela egin zituen hiru probetan.

Haur Mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketa bizipen ederra izan da Judizmendi IK-rentzat, zeinek bere potentziala eta talde lanerako gaitasuna ere erakutsi baititu.

Zorionak igerilari guztiei egindako ahalegin eta dedikazioagatik! Arrakasta berriak lortzekotan lanean jarraituko dugu!

Emaitzak