Espainiako txapelketa absolutua p25 Madril 2024ko abendua

Arabako hiru errekor absolutu, Arabako markari onen bat, banakako 2 final eta 3 final errelebotan, emaitza aipagarrienak

Klubeko bederatzi igerilari Madrilera joan ziren Espainiako Txapelketa absolutuan parte hartzera (p25), horietatik 7 banakako gutxienekoarekin eta beste bi erreleboetan parte hartzeko. Kopuru handia estatuko absolutuen txapelketa izanda, non Espainia mailako igerilari onenak biltzen baitira. ZORIONAK, TALDE!!

Eta hitzordu horretan lortutako emaitzarik aipagarrienak honako hauek izan ziren:

Bost final: Uxue Ortiz de Pinedoren banakako bi, 200B (10. postua) eta 100B (15. postua), eta errelebo hirurak. Azken horietan sorpresa izan zen emakumezko 4x100Ei estatuko top10 barruan sartzekoa zena, eta, gainera, emakumezko 4×50 Ei (15. postua) eta 4×50 Ei mistoa (16. postua).

Arabako banakako errekor absolutua, Uxue Ortiz de Pinedok eginda, 200B proban 2.32.51, zein Arabako 17 urteko markarik onena ere bada.

Arabako bi errekor absolutuak emakumezko 4x100Ei erreleboan (4.18.30), Uxue Albak, Uxue Ortiz de Pinedok, Gure Abadek eta Naroa Sanzek osatutako taldearena; eta 4x50Ei mistoa (1.49.63), Uxue Alba, Pablo Espejo, Beñat Agirrebaltzategi eta Naroa Sanz taldekide.

Uxue Ortiz de Pinedok gure ordezkarien jardunik onena sinatu du maila absolutuko bere lehen bi finalekin. 200B eta 100B probetan goizeko bi jarduera ederrek finalaren 10. postura (2.32.51) –Arabako Errekor Absolutua eta 17 urteko markarik onena 200B- eta finalaren 15. postura 100B 1.12.26 eraman zuten. Horrez gain, 50B proban 34.08 (42.a) osatu zuen bere jarduna.

Beñat Agirrebaltzategi, 50 tximeleta probako partaidea, B finaletik bi ehunenetara geratu zen 24.55eko markarekin, Arabako bere errekorretik gertu. Uxue Albaren errendimendua antzekoa izan zen; izan ere, pixkanaka-pixkanaka bere bertsiorik onena berreskuratzen ari da eta 200 bizkar proban B mailako finalera ere hurbiltzen ari dena (2.17.90) 20. postuarekin eta mugatik 49 ehunenera. Bere jarduna 34. postuarekin osatu du 100 bizkar proban (1.04.42).

Beste hiru ordezkarik osatu dute klubeko bular igerilarien taldea: Gure Abadek 50B 34.08 (42.a), 100B 1.14.78 (47.a) eta 200B 2.43.23 (44.a) distantzietan parte hartu du; Xabier Nanclaresek bitan hartu zuen parte, 200B 2.19.27 (23.a) eta 100B 1.03.73 (45.a) eta Pablo Espejok 50B 29.78 (42.a), 100B 1.04.30 (51.a) bular estiloarekin batera, bizkar proban 50 bizkar 26.79 (46.a) eta estiloen proban parte hartu du 100Ei 1.00.64 (39.a).

Bakarkako emanaldia osatzeko, Urko Zugazagak 48. postua lortu du 800 libre proban (8.52.94).

Banakako parte-hartzeaz gain, Aritz Marimón eta Naroa Sanz ere aritu ziren erreleboak osatze aldera; izan ere, erreleboko horiek hainbat errekor eta finalen postu ekarri zituzten:

Emakumezko 4×100 Ei: 4.18.30 (9.a) Arabako Errekor Absolutua 3 segundutan hautsita eta Uxue Albak, Uxue Ortiz de Pinedok, Gure Abadek eta Naroa Sanzek osatuta

Emakumezko 4×50 Ei: 1.59.37 (15.a) Klubeko Errekorra, Uxue Albak, Uxue Ortiz de Pinedok, Gure Abadewk eta Naroa Sanzek osatuta

4×50 Ei mistoa: 1.49.63 (16.a) Arabako Errekor Absolutua, Uxue Albak, Pablo Espejok, Beñat Agirrebaltzategik eta Naroa Sanzek osatuta

Gizonezko 4×50 Ei: 1.44.29 (21.a) Pablo Espejo, Xabier Nanclares, Beñat Agirrebaltzategi, Urko Zugazaga

Gizonezko 4×100 Ei: 3.50.21 (21.a) Pablo Espejo, Xabier Nanclares, Aritz Marimón, Beñat Agirrebaltzategi

Zorionak denoi igerileku motzeko estatuko txapelketan parte hartzeagatik, baita zuen emaitzengatik ere!!

Emaitzak – Argazkiak – Bideoak