Urtarrilaren 25ean, larunbatez, mendizorrotza k.k.eko igerilekuan neguko arabako kimu eta haur txapelketa bizi izan genuen, emozioz eta emaitza onez betea.

Gure alebin eta haur talde ugariek, 36 kimuk eta 31 haurrek, igerilekuan haien bilakaera positiboa eta marketan eta exekuzioan izandako aurrerapena agerian utzi zuten, eta gehienek hobekuntza handiz igeri egin zuten. Igerilariak ditugu urte askotarako!!!
Txapelketak zenbaki bikainak utzi zizkigun:
• Udako Euskadiko 83 gutxieneko, 18 gutxieneko haurren giltza, 44 haur eta 21 kimu
• Espainiako 2 gutxieneko, Maddi Sanzen (100 bizkar) eta Eider Aguirreren (50 tximeleta) eskutik.
• Banatutako 40 garaikurretan, jaiotza-urteko 29 garaikur.
Haurren taldearen barruan, bi igerilarik otsailaren 22an eta 23an Irunen jokatuko den Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko eskubidea ematen dien lehenengo gutxieneko-giltza egin zuten: Xabier Fdz de Retana eta Aratz Puertas. Dagoeneko 19 dira eta kimuen artean Nora Rodríguez eta Nikko Moral estreinatu dira, 11 kideko taldea osatuz.
Puntukako sailkapen-taulan, banatutako 40 sarietatik klubak 29 sari eraman zituen: kimu kategorian, 6 sari emakumezkoetan eta 7 gizonezkoetan; eta haur mailan, 7 sari emakumezkoetan eta 9 gizonezkoetan.
Hauek izan ziren urteko sarituak:
HAURRAK
- EMAKUMEZKO 2010 URTEA: 1.a Maddi Sanz, 2.a Amaia Rodríguez de Yurre, 3.a Uxue Guzmán, 4.a Izaro Abecia, 5.a Maddi Lpz de Luzuriaga
- GIZONEZKO 2010 URTEA: 2.a Manex Abad, 3.a Galder Uriarte, 4.a Urtzi Puertas, 5.a Unai García
- EMAKUMEZKO 2011 URTEA: 1.a Eider Aguirre, 3.a Malen Abaitua
- GIZONEZKO 2011 URTEA: 1.a Xabier Fdz de Retana, 2.a Aratz Puertas, 3.a Jon Ortiz de Barrón, 4.a Fermín Martínez, 5.a Hegoi Collado
KIMUAK
- EMAKUMEZKO 2012 URTEA: 2.a Ayala Goyarrola, 3.a Laia González, 4.a Nora Rodríguez
- GIZONEZKO 2012 URTEA: 3.a Alex Antón, 4.a Xabier Cortina, 5.a Jon Ibarraran
- EMAKUMEZKO 2013 URTEA: 1.a Sara Araico, 2.a Candela González, 4.a Martina Castresana
- GIZONEZKO 2013 URTEA: 1.a Nikko Moral, 2.a Alex Corralejo, 3.a Miguel García, 4.a Diego Martínez
Markak direla eta, hauexek lortu ziren:
- Udako EH alebinen 21 gutxieneko: Nikko Moral eta Nora Rodríguez, lehen gutxienekoak eginda, taldekideei lagundu zieten -Sara Araico, Candela González, Martina Castresana, Ayala Goyarrola, Laia González eta Leire Martínez-.
- Neguko EH 18 giltza-gutxieneko: Xabier Fdz Retanak eta Aratz Puertasek estrenaldia egin dute neguko Euskal Herriko Txapelketan parte hartuko duen taldearekin. Horrez gain, euren gutxienekoak hauexek berretsi zituzten: Manex Abad, Gonzalo Hernández, Urtzi Puertas, Jokin Rodríguez, Galder Uriarte, Izaro Abecia, Nahia Andrés, June Fernández, Uxuri Iza, Maddi Lpz Luzuriaga, Amaia Rgz Yurre eta Maddi Sanz.
- Udako haurren EHko 46 gutxieneko: 14 haurrek txapelketa autonomikoan parte hartzeko eskatutako marka gainditu zuten -Manex Abad, Unai Garcia, Urtzi Puertas, Galder Uriarte, Izaro Abecia, Malen Abaitua, Eider Aguirre, Martina Durana, June Fernández, Uxue Guzmán, Uxuri Iza, Maddi Lpz Luzuriaga, Amaia Rgz Yurre, Maddi Sanz, eta emakumezko eta gizonezko 4×100 estiloko erreleboak-.
- Haurren Espainiako txapelketarako 8 gutxieneko: Eider Aguirre 50 tximeleta proban eta Maddi Sanz 100 bizkar proban. Gainera, Manex Abad 50 bizka, Maddi Sanz 50L, Eider Aguirre 200L eta 100L, eta Malen Abaitua 50 bizkar probetan ehunen eskasetara geratu ziren.
Gure kimu eta haurren txapelketa bikaina, ilusioz entrenatzen jarraitzera!!!
