Judizmendiko Master Igerilariek Oviedon 2025eko Neguko Espainiako Txapelketan!


Otsailaren 6tik 9ra, Judizmendiko 7 igerilarik Oviedon izan zen Espainiako Neguko Master Txapelketa-n parte hartu zuten. Lau eguneko jardunaldietan, gure master taldeko igerilariak markak hautsiz ibili ziren, eta benetan ikaragarria izan zen!


Kategoria honetako beterano batzuek eta hasiberri batzuek parte-hartze ederra egin zuten. Oraingo honetan dominetan izan ez arren, 8 proba Estatuko top5ean eta 10 proba top10ean zenbatu ditzakegu.
Oso emaitza onak!!!

Parte-hartzaileak eta Emaitzak

Koldo Azpiazuk 4 proba eskuratu zituen top5ean, 4.a izanda 100 estilo eta 50 bular probetan, eta 5.a izanda 50 tximeleta eta 100 bular probetan 40+ kategorian. Kategoria horretan bertan, Andoni Ruizek beste 4 proba gehitu zituen top5ean, eta 50L proban 4. postua lortu zuen. Horri bi top10 gehitu zitzaizkion 100L proban (6.a) eta 200L proban (8.a). Kategoria berean Iñaki Lópezek taldekideak jarraitu zion, 4 top10 lorturik libreko probetan, hain zuzen, 50L (6.a), 200L-400L (7.a) eta 100L (8.a). Eta 40+ kategoria hau ixteko, Jon Iñaki Muzásek 10. Postua eskuratu zuen 100L proban. Horrez gain, lau igerilari hauek 4x50L-ko 160+ erreleboa osatu zuten eta meritu handiko 6. postua lortu zuten.

Marta Ariztik, emakumezko gure ordezkari bakarrak, Estatuko masterretan bere estrenaldian, 3 top10 ekarri zituen, alajaina: 5.a 100 estilo eta 200L probetan, eta 9.a 50 tximeleta porban, hau dena 50+ kategorian.

Azkenik, Izaga familiak -Patxi aitak eta Ibai semeak ordezkatuta- Patxiren 10. postua 100L proban eta Ibairen 5. postua 50B proban eskuratu zuen.

Talde handi horrek eta emaitza horiek agerian uzten dute master mugimenduak hazten eta aurrera egiten jarraitzen duela klubean. Zorionak, taldea!!

Emaitzak