7 jardunalditako Eskolarteko Liga eta Arabako Txapelketaren ondoren, klubeko 22 igerilarik, 13 gizonezkok eta 9 emakumezkok, -txapelketan parte hartu zutenen artean igerilari gehien izan zuen taldeak-, beharreko gutxienekoak edo rankingeko postuetan egotea lortu zuten ekainaren 22an eta 23an Tolosako udako Euskal Herriko alebinen Txapelketan parte hartu ahal izateko.

Hona hemen gure ordezkarien emaitzarik aipagarrienak:
- Espainiako 7 gutxieneko: Eider Aguirre (3) eta Mark Navarro (4)
- Arabako 4 markarik onen Mark Navarroren eskuz
- Lortutako 17 domina: urrezko 5, zilarrezko 7 eta brontzezko 5
Alebin mailako gure igerilariek EH Alebin Txapelketa bat gozatu zuten Tolosan, beti zirraragarria, autonomia mailako debuta baita gehienentzat.
Eider Aguirreren eta Mark Navarroren jarduna nabarmenduko dugu, estatu mailako gutxienekoak direla eta: 3 Eiderrentzat (50L, 200Ei eta 400Ei) eta 4 Mark (100 tximeleta, 200 tximeleta, 400L eta 400Ei). Gainera, Marken kasuan, 12 urteko Arabako 4 Marka Onenak dira.
Malen Abaitua ere aipatu behar dugu, txapelketa bikaina izan baitzuen 50 bizkar eta 100 bizkar probetan 2 domina lortuta, eta Estatuko gutxienekoa eskuratzear egon zelako 50 bizkar probatik 13 ehunen eskasera.
Domina bikoitz gisa bi igerilari izan genituen (Ander Ortega eta Eneko Echevarria), eta horiekin batera beste 3 igerilari, metal banarekin (Alex Aton, Xabier Cortina eta Jon Ibarraran).
Hona hemen lortutako 17 dominen laburpena: 5 urrezko, 7 zilarrezko eta 5 brontzezko:
- Eider Aguirre (4): 200Ei (1.a), 50L (1.a), 100Ei (2.a) eta 400Ei (2.a)
- Mark Navarro (4): 200 tximeleta (1.a), 400Ei (1.a), 100 tximeleta (2.a), 400L (2.a)
- Eneko Etxebarria (2): 200 tximeleta (1.a) eta 50B (3.a)
- Malen Abaitua (2): 50 bizkar (2.a) eta 100 bizkar (3.a)
- Ander Ortega (2): 50B (3.a) eta 100B (3.a)
- Alex Antón (1): 50 tximeleta (3.a)
- Xabier Cortina (1): 100Ei (2.a)
- Jon Ibarraran (2): 50B (2.a)
Taldekako sailkapenari dagokionez, ezin izan zen podiumen postuetara heldu. Hauexek dira kategoriako lortutako sailkapenak:
- BATERATUA: sailkatutako 8. taldea
- GIZONEZKOA: 6. sailkatua
- EMAKUMEZKOA: 8. sailkatua
Txapelketa ona, taldea luzerako dugu eta!!
