Joan den urtarrilaren 21ean, Arabako alebin eta infantil mailako txapelketaren arratsaldeko jardunaldiaren aurretik, eskolarteko AIE ligako 4. jardunaldia izan zen Mendizorrotza igerilekuan.
Gure parte-hartzea 63 igerilarirekin -37 aurrealebin, 24 benjamin eta 2 prebenjamin- lurraldeko taldeko ugariena izan zen.
Aipatzekoa da prebenjamin mailako debuta denboraldi honetan: bi igerilari ekarri genituen maila ilusionagarri honetara.
4. jardunaldi honetan, prebenjaminek 25 metro libreko erakustaldia egin zuten, benjaminek 100 metro libreko proba bat igeri egin zuten eta aurrealebinek bi proba egin zituzten: 50 edo 100 tximeleta eta 50 bizkar.
Lehenengo bost sailkatuen artean, eskola-igerilari hauek nabarmendu ziren:
BENJAMINAK:
100 libre: Candela González, Sara Araico, Martina Castresana, Ekain Ugarte, Alex Corralejo, Nikko Moral eta Miguel García
AURREALEBINAK:
Laia González (100 tximeleta), Miren González (100 tximeleta-50 bizkar), Ayala Goyarrola (100 tximeleta-50 bizkar), Laia López (50 tximeleta), Leire Martínez (50 bizkar), Izaro Martínez de Murguía (50 tximeleta), Valeria Pascual (50 tximeleta), Nicolás Castresana (50 bizkar), Xabier Cortina (50 tximeleta), Eneko Echevarría (100 tximeleta), Fermín Martínez (100 tximeleta-50 bizkar), Mark Navarro (100 tximeleta-50 bizkar), Ander Ortega (50 tximeleta), Luka Rodríguez (50 tximeleta), Pablo Samaniego (100 tximeleta) eta Julen Ubiria (50 tximeleta).
ESKOLARTEKOENTZAKO HURRENGO HITZORDUA… AIE eskolarteko ligako 5. jardunaldia !!!!!!
