Lau gutxieneko Espainiako txapelketarako AFA Liga Federatuko 2. jardunaldian

Joan den abenduaren 17an, eskolartekoen jardunaldia amaitu zenean, federatutako igerilariek hartu zuten lekukoa AFA Ligako 2. Jardunaldian lehiatzeko.

Guztira 28 gutxieneko autonomiko egin ziren, kategoriaka honela banatuta: 10 absolutu, 3 junior, 11 infantil eta 4 infantil giltza-gutxieneko neguko txapelketarako.

Markei dagokienez, udako Espainiako lau gutxieneko nabarmendu behar dira: hiru infantil Adrian Martinezen eskutik (100 tximeleta eta 200 bular) eta Gure Abaden eskutik (200 bular), eta junior bat Aritz Marimonek eskuratuta (50L).

Honako igerilari hauek nabarmendu ziren probako lehen hiru postuetan:

EMAKUMEZKOA:

Ane Aldazabal (100 tximeleta), Maddalen Echevarría (100 bizkar), Iciar González (50 libre), Laia Mateo (50 libre), Jone Muñecas (100 estilo), Karla Álvarez de Eulate (100 estilo), Gure Abad (200 bular-200 libre)

GIZONEZKOA:

Julen Azcárate (50 libre-50 bular), Javier Albizu (100 bizkar-200 libre), Iker Bañuelos (100 estilo-50 bular), Adei Ibeas (100 estilo), Aritz Marimón (50 libre-400 estilo), Oier Marimón (100 bizkar), Adrián Martínez (200 bular-100 tximeleta)

HURRENGO HITZORDUAK……. Gabonetako Nazioarteko Torneoa eta gure Errege Trofeo maitia !!!!!!

Emaitzak